2015-09-16
Gaurko IKT-ko saio teorikoan, lehenengo eta behin, "Big Bang data" (Big Bang Data, arteetatik hasita, politika, ikerketa, berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua da) izeneko proiektuari buruz hitz egin dugu eta ondoren, "La promesa digital" izeneko bideoa ikusi dugu.
-BIG BANG DATA PROIEKTUA.
Gure eguneroko bizitzan, interneten nabigatzean, mugikorreko GPS-a martxan jartzean, bankuko eragiketak egitean...datuak sortzen ditugu. Datu horiek eta azken hauek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu eta honetan du abiapuntua Big Bang Data proiektuak.
Centro de Cultura Contemporanea de Barcelona-k (CCCB) eta Telefónica Fundazioak bultzatu duen proposamenak, Big Data fenomenoari buruz eztabaidatu eta gogoetatu du, joera honen arriskuak zein diren azalduz, zaintza masiboa eta pribatutasun faltarekin batera. Gainera, ezagutza sortzeko, erabakiak eraginkortasun handiz hartzeko eta demokrazia parte-hartzaileago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerak plazaratu ditu.
Erakusketa, maiatzaren 9tik azaroaren 16 arte CCCB-en egon zen ikusgai. Aureten, berriz, Madridera mugitu zuten eta martxoaren 12tik maiatzaren 24a arte egon zen ikusgai. Bertan, datuak ikusteko eta aztertzeko perspektiba desberdinetatik egindako 50 proiektu ikus zitezkeen.
Nazioarteko proiektu aipagarrietako bat Safecast proiektua da. Fukushimako hondamendiaren ondoren Japonian eraikitzen hasi ziren erradiazio sentsorren sarean oinarritzen da.

-LA PROMESA DIGITAL.
Ondoren lehen aipatu dudan moduan, saio teorikoarekin jarraitzeko, "La promesa digital" izeneko bideo bat ikusi genuen.
José Manuel Pinillo-k zuzendutako dokumental bat da. Bertan, orain dela 25 urteko teknologiaren inguruan espero genuena eta honek gure orainari aportatu diona azaltzen da baita etorkizunean zer etekin emango digun ere. TVE eta TV3-ek kanalen bitartez telebistatua. Dokumental honek, kultura digitala eta bere paralelismoa azaltzen ditu.
Bideoan, Espainian izan den historia digitalaren berri ematen du. Modu honetan, 90eko hamarkadan hasi zen iraultza zibernetikoagatik, aukera asko izango zituen errealitate alternatibo bat etorriko zeneko promesa finkatu zen.
Izan ere, 1990ean, teknologiak ez zuen gaur egun duen pisua, baina, esan bezala, iraultza zibernetikoagatik aldaketa batzuk egongo zirela ikusi zen. Hori dela eta, gizarte askeago, garatuago eta demokratikoago bat etorriko zela pentsatzen hasi ziren, tresna elektronikoengatik baina batez ere internetaren agerpenagatik.
Beraz, azken finean, dokumental honek, iraultza zibernetikoaren aurretik espero zena baina gero benetan zer lortu zen erakusten du. Horrela, modu batean, gizarte garatuago eta aurreratuago bat lortu dela esan genezake, teknologia berriak geroz eta konplexuagoak eta hobeagoak baitira, eta horiek gure bizitza erosoago izateko erabiltzen ditugu. Baina hauen erabilpenak ez du gizarte askeago bat ekarri. Izan ere, gaur egun, tresna hauen erabilpena behar adina kontrolatu ez arren, hauen bitartez, modu batera edo bestera kontrolatuak sentitu gaizteke.
KONEKTATU GABEKO BIZITZA, ARGAZKI SEKUENTZIA.
Saio teoriok honen arira, klasetik kanpo eta taldeka (Eneka, Ainhoa, Olatz, Naiara eta ni), konketatugabeko bizitzaren inguruko argazki sekuentzia bat egin dugu. Jarraian, bideorako aukeratu ditugun une, harreman edota tresnen inguruan egin duitugun gogoetak irakurri ditzazkezue, teknologiarik gabeko bizitzarekin zerikusia dutenak hain zuzen ere:
-Irakurtzea (Ainhoa)
-Irakurtzea (Ainhoa)

Teknologia berriak pisua hartzen ari diren gizarte honetan, paperean irakurtzearen ohitura galtzen ari da liburu elektronikoen agerpena dela eta. Baina hala ere, bi kasuetan, berdin berdin disfrutatu dezakegu irakurtzen.
Liburu bat bidaia baterako tiketaren parekoa da, haren bidez, mundu ezberdinak eta berriak bisitatu baititzazkegu. Gainera, errealitatearengandik urruntzeko aukera ematen digu, edota alderantziz, bertara hurbiltzekoa. Horrela, liburu on batek bidaiatzeko aukera ematen digum ikastekoa, amets egitekoa, besteen lekuan jartzekoa...
-Laguntasuna (Ainhoa)

Laguntasuna bi pertsona edo gehiagoren artean sortzen den lotura estua da eta lotura hori konfiantzan oinarritzen da. Horrela, bertan helburua bata besteari laguntzea da. Gainera, esperientzia ugari bizitzen dira lagunekin, ezgautza ugari partekatu, edonolako sentimenduak garatu...
Horrela, edozein unetan, bai momentu on edota txarretan hor ditugu lagunak beraiengana jotzeko, eurekin barrez lehertzeko, negar egiteko, dibertitzeko, une ahaztezinak bizitzeko...
Azken batean, laguntasunak elkar ulertzea esan nahi du, errespetatzea,
enpatia...
-Futbolean jolasean (Mirari)
Irudi honen bitartez, haurrak futbolean ari direla ikusi dezakegu, ekintza honen bidez ongi pasatuz eta aldi berean, beraien alderdi psikomotorea landuz. Argazki honen bitartez, zenbait oroitzapenetaz gogoratu naiz, batez ere, nire txikitako garaietako momentuetaz.Izan ere, txikia nintzenean, herriko futbol taldean ibiltzen nintzen. gogoan ditudan esperientziak orokorren positiboak dira, horietatik bat zehazki berezia gainera. Izan ere, torneoetan hartzen genuen parte eta behin, gabonetako torneoan finalera iritsi eta irabazi egin genuen, lehen postua lortu genuen. Oso momentu handia eta emozioz beterikoa izan zela dut gogoan, baita polita ere.
-Eskuz egindako jostailuak (Mirari)
Honako irudia, berriz, deigarria iruditzen zait eta aldi berean esanguratsua. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi haur dabiltza jolasean beraiek sortu eta eginiko jostailuarekin. Modu honetan, beraien sormena lantzen ari dira eta azken honekin batera beste zenbait alderdi beraien ikaskuntza prozesuan aberasgarri izan daitezkeenak. Argazki hau ikusi eta lehenengo burura etorri zaidan gauza honako hau izan da: gaur egun, adibidez, Euskal Herriko haur gehienek dituzten jostailu eta tresna teknologiko desberdinak eta bigarren mundu batean izan dituztenak. Nire ustez, hemengo haurrak ez dira konformatzen inoiz ezerrekin eta aldiz, bigarren mundukoak, beraiek sortutakoarekin edota edozein gauzarekin, hori, harrigarria iruditzen zaitm izan ere, nire ustez, haurrei orokorrean, beraien jostailu propioak eraiki eta sortzen irakaslea
aberasgarria da beraientzako.
-Jaiak (Naiara)

Lehen, herriko jaietan, festetam edozein ospakizunetan, helburua ondo pasatzea izaten zen, familiarekin, lagunartean edo beste hainbat modutara, baina gaur egun, festak eta jai egunak, teknologiaren eraginarekin, ondo pasatzeko momentu baten ordez, selfi-ak, argazkiak... atera eta sare sozial guztietan publikatzeko helburua dute pertsona askok. lagunekin egon ordez, argazkiak atera eta mobiletik horiek igo eta komentatzea da helburua, besteek ikus dezaten nola ari diren pasatzen. Argazki honekin, baita ere, adierazi nahi genuen, orain dela ez askorarte, festa eta jaia girotzeko, txaranga edo bestelako musika instrumentuak erabiltzen zirela. Herriko jendea elkartu eta musika eginez eta joz jaia girotzen zuten, baina gaur egun modarengatik, teknologiak aurrera egin dutelako edo beste hainbat arrazoiengatik hori galtzen ari da eta horren ordez, orain pertsona bat jartzen dute "modan" dauden abestiak ipintzen eta jende guztia hor egoten da.
-Hondartza (Naiara)

Honako beste argazki honekin, adierazi nahi duguna da, hondartza edo beste horrelako lekuetan, nahiz eta teknologiek aurrera egin duten eta hondartzetan gero eta gehiago ikusi kamerak, mobilak, tabletak... oraindik badaude leku batzuk non paisaiaz disfrutatu eta lasai egoteko lekuak diren, horren adibide da argazki hau. Uste dugu, hondartza telnologiatik momentu batez hurrundu eta momentuaz, egoeraz, lekuaz eta guzti horretaz disfrutatzeko aukera paregabea dela. Bai bakarrik egonda edo bai lagunekin egonda ere. Eta hori galtzen ari da, esan bezala, teknologiak hain sartuta daude, hondartzara ere tresna hauek erabiltzeko beharra sentitzen dutela pertsona batzuek.
-Adarra (Olatz)

Objektu hau aukeratu dut teknologiarekin loturarik ez duelako. Adarra nire aiton amonek baserrian inguruko etxeetako jabeekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten. Gaur egun objektu hau intrumentu musikal gisa ere erabiltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.
-Ziburua (Olatz)

Objektu edo tramanku hau oso adibide garbia iruditzen zait teknologiarekin loturarik ez duela adierazteko. txikiak edo gazteak ginenean, gure teknologiarekiko harremana oso txikia zenean, denbora asko pasatzen genuen kolunpioetan jolasean. Baina zahartzen goazen heinean, gure interesak aldatzen doaz eta teknologiarekiko interesa handitzen doazen, ziburuetatik ere urrunduz joaten gara.
-Baserriko tresnak (Eneka)
Garai bateko baserriak eta hauen baratz eta ikuiluak. Euskal Herriaren sostengu industrializazio garaiaren aurretik, gerora ere bai, baina gutxiago. Pala honi begiratzen diodanean, garai horietaz oroitzen naiz, garaiko barazkiez, garaian bertan, segarekin moztu berri den belarraren usaina, aizkorak kolpatutako egurraren hotsa. Garai gazi-gozoak, gogorrak, politak, eskua eta gorputza makinarik abilenak.
-Kotxea (Eneka)

30 urte dituen nire aitonaren autoa. Pieza original bat bera ere ez daukala esango nuke, urteetan zehar berak konpondu baitu. Kotxearen azterketa pasatzera joan eta aztertzaileak ere harrituta uzten ditu ez dute ulertzen nola jarraitzen duen oraindik martxan. Esaten da, txakurrek beraien jabeen tankera izaten dutela, ba nik esango nuke nire aitonaren autoak bere tankera ere baduela. Buru-gogorra eta indartsua, urteak beregain pasa ahala orduan eta ausartagoa, inoiz errenditzen ez dena.
Hona hemen, aurretik aipatutakoa azaltzeko egin dugun bideoa:
2015-09-23
Gaurko IKT-ko saiora, Amara Berri-ko Amando Pavia etorri zaigu hitzaldi bat ematera eta Amara Berriko eskolako IKT-eko sistemaren berri eman digu. Hona hemen, berak azaldutako zenbait puntu:
Lehenengo, beraien eskolan ikasgelak txokoka banatuta daudela esan digu, lau txoko bereziki (irratia, prentsa, telebista eta txikiweb-a) Modu honetan, gelaren alde batean batzuk gauza bat egiten ari diren heinean, beste batzuk beste zerbait egiten ari dira.
Ez diztuzte textu liburuak erabiltzen. Informazioa bilatzeko, pasiloan liburutegi modukoa bat dute, ikasleak gelatik atera eta informazioa behar dutenean gai baten inguruan lan bat egiteko, bertara joaten dira . Behin dena prest dutenean, beste gelakideen aurrean aurkezten dute egindako lana. Gainera, saioa grabatu ere egin daiteke eta ondoren web-gunean publikatu gurasoek, lagunek eta egileak berak ere ikusteko.
Sistema honen bitartez lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Eskolan egiten diren lan guztiei zentzua eta irteera bat ematea.
- IKT-en inguruko ezagutza sakontzea eta garatzen joatea.
Hedabideei dagokionez, irratia, prentsa, txikiweba eta telebista dituzte. Hauek egunero daude irekita eskolako orduetan eta eskola osorako zerbitzu bat dira. Bertan, kasle guztiek parte hartzen dute. Bigarren zikloko ikasleak, irratian aritzen dira eta hirugarren ziklokoak, berriz, prentsa, telebista eta txikiweb-ean.
Hebideetara binaka joaten dira, ziklo ezberdinetako bikoteak osatuz. Kate moduko bat osatzen dute, hau da, lehenengo egunean bikoteko ikasle batek ikasi egiten du bere bikotekidearen laguntzaren bidez eta bigarren egunean, ikasitakoa irakatsi egin behar dio beste pertsona bati. Beraz, hori dela eta, ikasgeletan beti bi ikasle gutxiago daude. Maiztasunari dagokionez, ikasle bakoitza hilabete eta erdiro pasatzen da hedabideetatik, hori kontuan izanik, ikasle bakoitzak, kurtso osoan zehar 12 egun pasatzen ditu hedabideetan. Bestalde, oso garrantzitsua eta azpimarragarria da ikasgelen antolaketa eta bikoteena.
Irratiari dagokionez, ikasleek egindako gauzak auzoan barrena emititzen dira, 107.2 FM-n konkretuki. Hala ere, web orrian, edozein saio entzun daiteke. Izan ere, bertara igotzen dituzte saioak. Teknikariak, bigarren zikloko bi ikasle izaten dira.
Prentsari dagokionez, egunkaria egunero publikatzen da. Bertan, kazetariak hirugarren zikloko lau ikasle izaten dira. Amaitzen dutenean, egileek koloredun kopia bat eramaten dute etxera eta gainerako gelakideek, berriz, kopia bat txuri-beltzean eta tamaina txikikoa.
Egunkariaren egitura honako hau da:
-Azala: albisteak, aurkibidea eta egileak azaltzen dira.
-Eguraldia.
-Inkesta eta elkarrizketak.
-Kontu kontari: lehenengo ziklokoen lanak.
-Gu ere idazle: bigarrengo ziklokoen lanak.
-Lumaren klima: hirugarrengo ziklokoen lanak.
-Saski naski: lan mota desberdinak, aurreko ataletan sailkatu ezin daitezkeenak hain zuzen ere.
-Denborapasak: hizki-zopak, jeroglifikoak...
Amara Berri Telebistari dagokionez, gela guztietan dago telebista bat eta bertan ikusten dute grabatutakoa. Hala ere, irratiaren antzera, web-gunean ere ikusi daitete emititutakoa. Kameralariak, hirugarren zikloko lau ikasle izaten dira. Saioak eta programak, grabatzeaz gain, editatu egiten dituzte ikasleek.
Eguneroko albistegi bat egiten dute, guztiek ikusten dutena beraien ikasgeletako telebistaren bitartez. Bertan, urtebetetzeen berri ematen da, galdutako gauzen aipamena egiten dute...Baina, astero parte hartzaileen zikloa aldatzen joaten da.
Estudioan, programa desberdinak egiten dituzte; txisteena, oroskopoena, antzerkiena... Bestelako ekintza batzuk ere grabatzen dituzte: dantzak,esperimentuak, antzerkiak...
Eta azkenik, Txikiweb-ari dagokionez, ikasleek eramaten duten web-a da. Webmasterrak, hirugarren zikloko bi ikasle izaten dira eta bi egun aritzen dira lanean. Bertan, atal desberdinak topatu ditzakegu: ABI irratia, ABT telebista, argazki bilduma...
Aurretik aipatutako lau hedabide hauetan landutako guztia, hau da, emititutako irrati saioak, telebista saioak, publikatutako egunkariak edota egindako txikiweb gutziak Amara Berriko web gune ofizialean dagoen ikasleen txokoa izeneko ataldean kokatuta daude.
Bestalde, azpimarragarria iruditzen zait, matematikak ikasteko sistema, adibidez. Izan ere, ez dira beste eskoletan bezala lantzen. Amara Berri Eskolan, umeek egunerokotasunean oinarritutako esperientziak biziz ikasten dituzte matematikak, hau da, egoera errealetan oinarritutako ariketa bitartez. Horretarako, bereziki txoko jakin batzuk dituzte: denda, bankua...
Modu honetan, ikasleak toki batetik bestera mugitzen eta beraien artean aldatzen joango dira.
Esan beharra daukat, Amandok emandako hitzaldia asko gustatu zitzaidala eta gainera oso interesgarria eta baliotsua iruditu zitzaidan. Erabiltzen duten sistema oso bitxia eta aldi berean, produktiboa iruditu zitzaidan.
Izan ere, modu honetan, haurrak esperientziaren bidez ikasten dute, praktikatuz eta eginez eta ez irakaslearen azalpenak entzunda betiko metologiaren bitartez.
Bestalde, hedabideetara joatea haurrentzako interesgarria eta aberasgarria iruditzen zait. Izan ere, aukera hori ikasleentzako zerbait desberdina da eta modu honetan beraien interesa eta gogoa handiagoa izango da.
Egiten duten guztia gero web-gunean ikusi ahal izatearena ere ideia egokia dela iruditzen zait. Izan ere, gurasoek euren seme-alaben aurrerakuntza eta ikaskuntza prozesua ikusteko modu bat da.
Hemen klikatu eta ikusgai duzue Amandok hitzaldian erabilitako informazioa .
Jarraian, informazio guztia laburtzen duen kontzeptu mapa:
2015-09-29
Gaurko IKT-eko saiora, Adunako eskola txikiko Iñaki Pagola izeneko lehen hezkuntza irakaslea, ikt-eko arduraduna eta ingeleseko iraskaslea dena etorri zaigu hitzaldi bat ematera. Beraien eskolan ematen den ikt-ko sistemaren inguruan hitz egin digu eta IKT-ekin duten harremana edo loturaren berri eman digu. Jarraian, berak azaldutako zenbait puntu:
Lehenik eta behin, sarrera modura zenbait datu aipatu dizkigu Adunako eskolaren inguruan. Aduna herri txikia da eta 400 biztanle inguru ditu. Herriko eskolan, guztira 68 ikasle daude eta 9-10 irakasle. Kopuru hori dela eta, adin desberdinetako ikasleak nahastuta eta elkarrekin aurkitzen dira. Ez dituzte testu liburuak erabiltzen, proiektu desberdinen bitartez lan egiten dute. Hona hemen sailkapena:
- LH 4., 5. eta 6. mailak batera, bertan 11 ikasle.
- LH 2. eta 3. mailakoak ere batera, bertan 15 ikasle.
- LH 1 eta HH 5 ere batera, bertan 12 ikasle.
- HH 3 eta HH 4 elkarrekin, bertan 12 ikasle.
- HH 2, bertan 14 ikasle.
Eskolako ordenagailuei dagokionez, ordenagailuak erabiltzeko eta bertan sartzeko, erabiltzailea eta pasahitza behar dira. Eskolan serbidore bat dago eta horren bitartez, IKT-ko arduradunek segurtasun kopiak egiteaz gain, dominioen kontua ere eramaten dute. Sarean, karpeta batzuk aurkitzen dira eskolako edozein ordenagailuetatik ikusi daitezkeenak bain beste zenbait, berriz, irakasleentzako eta zuzendaritzan daudenentzako dira.
Heldutasun ereduari dagokionez, heldutasun eredua, eskola digitalizazio mailan nola dagoen esan nahi du, horretarako hiru prozesu edo maila desberdin daude: hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Adunako eskola txikia, azkena aipatu dudanean aurkitzen da, maila aurreratuenean edo goi maila bat dagoenean. Bertan, dohakoak diren softwar-eak erabiltzen saiatzen dira, ikasle eta irakasle bakoitzak helbide elektroniko bat du (xxxxxxx@aduna.eskolatxikiak.org) eta zenbait aplikazio ere erabiltzen dituzte.
Google apps eta bestelako aplikazioei dagokionez, google apps-ek zerbitzuan eskeitzen dituen aplikazioetatik asko erabiltzen dituzte. Jarraian, horietako zenbait:
- Agenda digitala edo kuaderno digitala: Irakasleek beraien egunerokotasunean asko erabiltzen dute. eta bertan, egunero egiten dutena, ikasleen hutsegiteak...idazten dituzte. Bestalde, aurretik esan dudan moduan, egunero egiten dituzten jarduera eta ekintzak apuntatzeaz gain, jarduera hauekin landutako konpetentziak, jarduerak egiteko igarotako denbora (zenbat saio), taldeka edo banaka egin diren eta zein arlo landu duten ere apuntatzen dute. Honetaz gain, erabilitako baliabideak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, oinarrizko gaitasunak...ere aipatu behar dituzte eta jasotako apunte horiekin grafikoak egin ditzakete. Bestalde, ebaluazio jarraitua ere agenda elektronikoaren bidez eramaten dute, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesua zer moduz doan, hori dela eta irakasleek ikasle bakoitza nola doan ikusi dezakete.
- Administrazioa: Aplikazio honen bidez, arduradunek kudeaketak egiten dituzte.
- Classroon: Aplikazio hau, lehen hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek erabiltzen dute, ikasle guztiak kontuan izanik. Hau dela medio, Irakasleek lana bertatik bidaltzen die ikasleei. Azken hauek, Drive izeneko aplikazioaren bitartez, bertan idazten dute. Jarraian, Driven egindako lanak irakasleak gainbegiratzen ditu baina ez ditu zuzentzen. Egindako akatsak kolore batez azpimarratzen dizkie eta ikasleek zuzen behar izaten dute akatsa. Gainera, hitzaren gainean klikatu eta laguntza txiki edo pista moduko bat ematen zaie eta laguntza hori dela medio akatsak zuzentzen dituzte.
- Duolingo: Jolasen bidez, hizkuntzak ikasteko balio duen aplikazio bat da. Ikasleek, aplikazio honetako jolasak burutzen dituzte eta aldi berean, irakasleak, ikasle bakoitzaren maila zein den ikusi dezake.
- Drive: Irakasleek bileretan hitz egindakoa bertan idazten dute. Aktei dagokionez, egun bakoitzean irakasle batek idazten du eta behin idatzitakoan, gainontzeko irakasleekin drive batean partekatzen da.
- Web gunea: Web gune hau estatikoagoa da eta pribatutasunari dagokionez, seguruagoa. Izan ere, argazkiak dropbox-ean daude. Bestalde, gurasoek argazki horiek ikusteko erabiltzaile izena eta pasahitza ematen zaie eta horiek sartuta ikusgai izaten dituzte argazkiak. Nahi izanez gero, hemen klikatu eta ikusgai duzue.
- Bloga: Bertan, ikasleek egiten dituzten lanak, egindako irteerak, ekintza desberdinak...publikatzen dira. Nahi izanez gero, hemen klikatuta ikusgai duzue.
- Symbaloo: Laster markak jartzeko aplikazio bat da.
Adunako herri eskolak, beste bi herritako eskola txikiekin elkarlanean aritzen da, hala nola, Alkiza eta Berrobiko eskolekin. Hiru eskola hauek, plataforma bat dute elkarren artean informazioa partekatzeko, batez ere, lan egiteko erabiltzen duten materiala eta informazioa, moodle bidez. Bertan, irakasleen foroa dago baita ikasleena ere. Hiru eskoletan egindako lanak publikatzeko blog bat ere eskuragarri dute, hona hemen klikatuta ikusgai.
Netiketeei dagokionez, ikasle nahiz irakasleek egin eta publikatutako lanetan netiketak erabili eta lantzen dituzte, betiere kritika positiboak egin behar direla irakatsiz.
Ikasleekin lan egiteko duten modu edo erari dagokionez, ingelesaren kasuan, Iñaki Pagolak azaldu digun moduan, wh-ko (who, where, what, when, where...) galderak lantzeko, eskolan telebista saio moduko bat burutu zuten. Zenbait ikasle kazetariak ziren eta hauek, eskolako beste ikasle eta irakasleei galderak egin behar izan zizkieten wh- erabiliz, hori bai, kazetari bakoitzak mota bateko galderak eginez.
Programa aurrera eramateko, lehenengo, Driven textua edota galderak eta erantzunak idatzi zituzten. Jarraian, internetetik musika deskargatu zuten telebista saioaren hasieran jartzeko sarrera gisa eta saioa, mugikorrarekin grabatu zuten. Testuak edota galdera irakurtzeko tabletak erabili zituzten.
Matematiken kasuan, berriz, tailerren bidez lantzen dira, maketak eginez...Adibidez, beraien lanetako bati dagokionez, herriko frontoiaren maketa bat egin zuten. Horretarako, lehenengo, frontoira joan ziren neurketak egitera. Jarraian beharrezko datuak eta materiala eskuragarri izandakoan, maketa eraiki zuten.
Beraz, praktika desberdinen bitartez lantzen dira, errealitatean egiten diren ekitzak eginez eta aldi berean, ariketek zertarako balio duten ikusiz.
Scratch eta legoekin egindako jolasei dagokionez, berehala, Mirandaolako burdinolara doazenez, bertako mailuaren erreplika egin dute Scratch bidez. Horrela, engranajeen tamainak, horien mugimenduak eta ordenak mailuaren abiaduran duen eragina landu dute. Hona hemen klikatuta ikasleen azalpena ikusgai.
Amaitzeko, zenbait galderei erantzun dio Iñakik, honako hauei:
- Ikasleak adinka nahastuak daudenez, ez al dituzte proiektuak errepikatzen? Ez, ez dela hori gertatzen azaldu du. Izan ere, 3-4 urteko tartea pasatzen da egindako proiektu bat berriz martxan jartzeko.
- Zer egiten dute diru laguntzen bidez? Jaso duten azken diru laguntzaren bidez, Legoak eta Scratch- ak erosi dituzte. Bestalde, Chromebook-ak erosi nahi dituztela aipatu du.
Beste bi aipamen ere gaineratu ditu:
- Ikasleek oso gutxi erabiltzen dutela boligrafoa eta Chromebook-ak erosi ezkero, oraindik eta gutxiago. Zenbait irakaslek aipamena egin omen dutela ere esan digu, ikasleei idazten ahaztuko zaiela.
- "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzek eskolan egon behar dute eta horretan saiatzen gara". Hori dela eta, ikasleak prestatu nahi dituzte gero tresna horiek kalean erabiltzerakoan haien ezagutza izan dezaten.
Jarraian, Adunako eskolaz emandako informazioa biltzen duen kontzeptu mapa:







No hay comentarios:
Publicar un comentario