martes, 12 de enero de 2016

E-PORTAFOLIOA, IKT-KO IRAKASGAIAN EGINDAKOAREN LABURPENA.


Blog honetako azken sarrera idazteko unea heldu zait. Sarrera honetan, irailetik abendurarte, kurtsoan zehar, egin dugunaren laburpen bat izango duzue jarraian ikusgai. 

Lehenengo saio praktikoan, norberak bere blog bat sortu zuen irakasgai honetan, kurtsoan zehar egiten joango ginen lanak bertan ipintzeko. Behin norberak bere blog-a sortu zuenean, lehenengo sarrera bat idatzi genuen gure burua aurkeztuz. 


Bigarren saio praktikoan, ikt-ekin izan dugun esperientzia edo ibilbidearen inguruko lan bat egin genuen, teknografia. Bideo bat egin behar izan genuen argazki sekuentzia bat txertatuz eta ahalik eta hito gutxien erabiliz. Lan hori burutzeko, txikitatik gaur egun arte ezagutu eta erabili izan ditudan teknologia tresna desberdinen inguruko zerrenda bat egin nuen. Behin hori eginda, bideoa egiten hasi nintzen, argazkiak txertatzen joan nintzen orden batean, txikia nintzetik gaur egun arteko jarraipena kontuan izanik, teknologia tresna desberdinen argazkiak ipini nituen. Horietako zenbaitetan, esaldi edo hitz batzuk ipini nituen eta bideoari azken ikuitua emateko musika bat txertatu nion. Lan horren emaitza izan zen teknografia. Bestalde, lan honen bitartez, agerikoa izan zen aurrerapen asko bizi izan ditugula, baina, horrek ere bere alde positiboaz gain, bere alde negatiboa ere badu. Eragin positiboari dagokionez, aurrerapen horri esker, ikt-ekiko dugun ezagutza eta honekin batera erabilera garatzen eta zabaltzen joan da. Eragin negatiboari dagokionez, tresna teknologiko desberdinen sormena, garapena, zabalkuntza eta erabilerak horiekiko dependentzia handia sortu du pertsonengan isolamenduarekin batera. 

Bestalde, lan honen inguruko hausnarketa egiteko hiru galdera planteatu zizkigun irakasleak, honako hauek dira:

-Zein izan da zuen esperientzia eta ibilbidea ikt-ekin?

-Gaur egun zer dakizu egiten teknologia tresnekin?

-Benetan pentsatzen duzue prest zaudetela etorkizuneko irakasle konpetente bat izateko mundu digitalean?

Galdera horien inguruan hausnaketa batzuk egin genituen eta iritzi desberdinak partekatu. Modu honetan, teknografia eta burututako hausnarketarekin bigarren sarrera bati eman genion lekua gure blog-etan. 


Ikt-eko lehenengo saio teorikoari dagokionez, bi zatitan banatu genuen. Lehenengo zatian, "Big Bang data proiektua"-ri buruz hitz egin genuen eta bigarrenean, berriz, "La promesa digital" izeneko bideoa ikusi genuen. 

Big Bang Data, arteetatik hasita, politika, ikerketa, berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua dela esango genuke hitz gutxitan. 

Bestalde, konpetentzia digitalen gaiari jarraipen bat egiteko, aurretik aipatutako "La promesa digital" izeneko bideoa ikusi genuen. 
José Manuel Pinillo-k zuzendutako dokumental bat da. Bertan, orain dela 25 urteko teknologiaren inguruan espero genuena eta honek gure orainari aportatu diona azaltzen da baita etorkizunean zer etekin emango digun ere. Dokumental honek, kultura digitala eta bere paralelismoa azaltzen ditu.

Jarraian, "Konektatu gabeko bizitza; argazki sekuentzia"-ren inguruko jarduera bat egiteko proposamena plazaratu zigun irakasleak. Horretarako, taldeka ipini eta zortzi argazki bildu behar genituen, non horietan konektatu gabeko bizitzaren inguruko irudiak azaldu bear ziren. Argazki bakoitzari hausnarketa bat gehitu behar izan genion eta amaitzeko, jarduerak honek osotasun bat izan zedin, bideo bat egin genuen argazki sekuentziarekin eta haurnarketekin. 

Sarrera honen bitartez (honen hitzaren gainean klikatuz gero, ikusgai izango duzue sarrera hau), ikt-eko zati teorikoari hasiera eman genion. 


Hirugarren saio praktikoari dagokionez, mundu digitalaren inguruko hausnarketa eta konpetentzia digitalen inguruan hitz egin genuen. Horretarako, bi bideo ikusi genituen: "What`s on your mind?" eta "Avoidance" izenekoak hain zuzen ere. 

Lehenengo bideoak, sare sozialekiko dugun depenentzia edota horien inguruan izaten den obsesioaz eta azken hauek sortu ditzaketen arazoetaz hitz egiten digu, gizonezko baten egoera adibide bezala jarriz. Bigarren bideoari dagokionez, berriz, teknologiek ekar ditzaketen isolamendu egoera desberdinen berri ematen digu kritika eginez. Bideoan ageri den moduan, bertan lau egoera desberdin azaltzen dira eta guztietan azaltzen diren pertsonek nahiago dute teknologia tresnekin ibili edo hauetan konektatuta egon, munduarekin harremanetan egon baino. 

Jarraian, bideo hauek ikusi ostean, hauen inguruko hausnarketa bat egin genuen eta iritzi desberdinak edota ikuspuntuak elkarbanatu ere bai. Modu honetan, hirugarren sarrera bat idatzi genuen. 


Laugarren saio praktikoari dagokionez, bigarren saioan, gure bizitzan teknologia tresna desberdinekin izandako esperientzia eta ibilbidea azaltzen zituen teknografia, bideoa, egin genuen. Ondoren, irakasleak ikasleon teknografiak ikusita ondorio batzuk atera zituen: alderdi fisikoaren galera, teknologia tresnek generoa ote duten, ume txikiek tresna teknologikoak maneiatzeko duten gaitasuna biologikoa ote den eta ikt-ek ekar ditzaketen arriskuak. Ondorio horiek, ikasgelan eztabaidatu eta komentatu genituen eta hauen inguruan hausnarketak egin ere bai, horretarako gure iritziak partekatu genituen eta irtenbide bat planteatu genuen: deskonektatzeko modu bakarra, irudiak ez izatea zela aipatu genuen, egunerokotasunean momenturo erabiltzen ditugulako edozein lekutan. Bestalde, amaitzeko, kontrolpean bizi garela ere hitz egin genuen eta horretan gizartean eragin handia duela neurrian batean ondorioztatu genuen. 

Aurretik laburtu dizuedanaren inguruan sarrera bat egin genuen (sarrera ikusteko klikatu sarrera hitzaren gainean).


Bigarren saio teorikoan, Amara Berri Eskolako, Lehen Hezkuntzako IKT-eko Armando izeneko irakasleak hitzaldi bat eman zigun Unibertsitateko areto nagusian. Beraien eskolaren inguruan informazio ugari eskeini zigun, hasteko ezaugarri orokor ugari azaldu zizkigun. Besteak beste, metodologiaren inguruan hitz egin zigun, ikasgelak txokoka dauzkatela antolatuta aipatu zuen eta sistema horren erabilpenaren helburuak honako hauek ziren esan zigun: egiten diren lanei zentzua eta irteera ematea eta ikt-en munduan sakontzea. Ondoren, ikt-ei dagokionez, Amara Berri eskolan lantzen diren hedabide bakoitzaren inguruan hitz egin zigun: Txiki-web, amara berri irratia, amara berri telebista... Orokorrean, ikt-ei dagokionez, nola lantzen dituzten eta antolatzen azaldu zigun.

Behin, Armandok hitzaldia bukatuta gure txanda iritsi zen galderak egiteko eta genituen zalantzak argitzeko. 

Bildutako informazioa blog-ean txertatu genuen, zati teorikoan bigarren sarrera baten bitartez. Gainera, informazioaz gain, eskema bat egin genuen informazio guzti hori biltzen zuena. 


Bosgarren saio praktikoari dagokionez, zer den konpetente izatearen inguruan hitz egin genuen. Iritzi desberdinak partekatu genituen eta guztiok adostasun batera iritsi ginen: Konpetente izatea, zerbait egiteko gai izatea edo egoera desberdinen aurrean mugitzen jakitea da. Hau da, zerbaiten inguruan jakintza jakin bat izatea eta gainera, besteei azaltzeko gai izatea. Ez da nahikoa erabiltzen jakitea edo ezagutza soila izatea, besteei hori transmititzen jakin behar da.

Horren inguruan eztabaidatu eta adostasun batera iritsi ondoren, bideo bat ikusi genuen:   "¿Qué es la competencia digital?". Manuel Area-k zuzendutakoa da eta konpetentzia digitalen inguruan hitz egiten digu baita nola landu eskolan azken hauek ere. 

Bideoan esandakoarekin, guk egindako hausnaketekin eta eginiko ondorioekin bosgarren sarrera bati lekua eman genion blog-ean.

Seigarren saio praktikoari dagokionez, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen konpetentzia digitalen inguruko gaia amaitutzat emateko. Bideo honetan, konpetentzia digitalak zer diren azaltzen du eta azken hauek elementu desberdinetan banatzen ditu Jordi Adell-ek:

-Konpetentzia informatzailea: Kopententzia informatzailea, informazioarekin lan egiteko ezagutza, trebezia eta gaitasunen multzoa da, informazioa bilatzeko, analizatzeko, antolatzeko, kudeatzeko...eta jarraian informazio berria sortu eta zabaltzeko balio duena. 

-Konpetentzia informatikoa edo kudeatzailea: Tresa teknologiko desberdinen erabilpenarekin du zer ikusia, ordenagailua, mugikorrak, kamerak...batez ere, inguratzen gaituzten tresna teknologiko guztiak. Honi dagokionez, geroz eta gailu gehiago daude eta horien garapen eta zabalkuntza direla eta, azken hauen erabilpenaren ezagutza izatea garrantzitsua da. Gainera, Jordik, tresna horien beharra ebaluatzea garrantzitsua eta interesgarria dela dio, baita benetan ez diegula etekin guztia ateratzen ere eta moda dela medio, gailuz etengabe aldatzen dugula ere bai.

- Alfabetizazio anitza: Ikus-entzunezko gizarte batean bizi garela dio Jordik eta honek prestakuntzarako objektua izan beharko lukela dio. Bestalde, bizitzan zehar jasotzen dugun informazio gehiena, lenguai hauen bitartez dela dio eta eskolak ez duela formatzen ikusle kritikorik.

-Konpetentzia kognitibo generikoa: Atal hau, nahiz eta informazio asko izan eta informazio hori bilatzeko iturriak ugariak izan, benetan ba ahal dakigun kritikoak izaten eta informazio hori aukeratzen eta ezgautzan bihurtzearekin lotuta dator.

-Herritartasun digitala: Atal hau, berriz, errealitatea eta mundu digitala nahasten diren mundu batean bizitzeko prestakuntzarekin lotuta dago. 

Bestalde, eskolak ere baduela bere garrantzi edo papera duela dio. Hau da, teknologia tresna desberdinak segurtasunez erabiltzen irakatsi beharko liekeela ikasleei eta honekin batera, legediaren barruan jokatzen eta beraien eskubideak ezagutzen. 

Jarraian, saioarekin amaitzeko, bideoa ikusi ondoren, "Eskola 2.0" proiektuaren pdf-ari begirada bat eman genion. Azken honetan, ikt-ko irakasle konpetente bat izateko dominatu beharreko konpetentziak azaltzen dira. 

LA WEB 2.0 EN ESCENA. WEB 2.0 COMES ON THE SCENE

Bestalde, egelan zintzilikatutako eskola 1.0, 2.0 eta 3.0 web-guneen inguruko informazio eskuragarria jorratzeko aukera izan genuen, web-guneen arteko desberdintasunak eta horien ezaugarriak landu genituen. 

Eskola 1.0-ri dagokionez, informazio bilatzeko tresna gisa erabiltzen da eta honetan protagonismoa "webmasterrak" dute. Eskola 2.0-ren kasuan, berriz, informazioa bilatzeaz gain, informazioa konpartitzeko, informazio berria sortzerakoan editatzeko eta eduki hori zabaltzeko erabil daiteke. Azkenik, eskola 3.0-ri dagokionez, berriro ere adituek idatziko dutena izango da, 1.0 bezala, baina, honetan, ordenagailuak zer bilatu nahi dugun jakingo dute. 

Aurretik aipatutakorekin seigarren sarrera bat idatzi genuen. 


Zazpigarren saio praktikoari dagokionez, ikt-ekin lotutako praktika pedagogiko on bat lortzeko printzipioez eta ezaugarriez hitz egin genuen. Horretarako, aldez aurretik, praktika on baten inguruko testuak irakurri genituen. Ondoren, testu horiek banatu genituen taldekideen artean eta horien laburpena zintzilikatu genuen blog-ean. 

Hori dela eta, niri Teresa González Ramírez-en "El concepto de las buenas prácticas: orígen y desarrollo" izeneko testua irakurri eta laburpentxo edo azalpen bat egitea tokatu zait, hemen klikatu ezkero, ikusgai izango duzue testua.


Praktika on edo egokien kontzeptua, foru, diziplina eta egoera desberdinetan erabiltzen den terminu bat da, erabilera zabalekoa gainera arlo teknologikotik hasita arlo ekonomikorarte. Metodo nahiz egoera desberdinetan , erabiltzen diren praktika edo jardueretan, aldaketa positiboak sortzeaz gain, ikusgai egiteko erabiltzen da aurretik aipatutako terminoa. Bestalde, praktika onak, ikasiak eta transmitituak izan daitezke metodo gisa, ezagutzaren sormenerako eta aldaketa edo hobekuntza batzuetara bultzatu behar dute.

Praktika on edo egoki batek, erabilera desberdinak izan ditzake, hala nola:
  • Emaitza onak lortutako ariketa bat eredu gisara jartzeko.
  • Testuinguru baten nortasunaren produktua islatzeko
  • Kontrol erakundeetan, aldaketarako tresna.
  • Zailtasunei aurre egiteko, prozesu bikain bati erantzuteko.
  • Erabakiak hartzeko instrumentu gisa.

Bestalde, praktika on bat definitzeko, hiru alderdi kontuan hartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da:
  • Egiten den testuingurua.
  • Sistema adierazle baten sormena, hobekuntzak izan diren baieztatzeko.
  • Testuinguru desberdinak transmititzeko gaitasuna.

Praktika egokien kontzeptuaren pareko har daiteke  "benchmaking", azken hau, praktika onen transferentzia da. Metodo honek, atzeman eta prozesu edo funtzio jakin baten errendimendua hobetzeko beste erakundeetan praktika onenak identifikatzea du helburu.

Beraz, praktikak egokiak edo onak direla identifikatu eta neurtzeko, beharrezkoa da sistema adierazle bat eraikitzea, aurretik aipatutako praktika edo jardueren garapenarekin lotutako dependentziei buruzko informazioa emateko.

OlatzEnekaAinhoa eta Naiarak, nire beste taldekideak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte beraien blog-etan. Bertara joateko, bakoitzaren izenaren gainen klikatu.

Aurretik aipatutakoarekin zazpigarren sarrera bat idatzi nuen. 


Hirugarren saio teoriari dagokionez, Adunako eskola txikiko Iñaki Pagola izeneko lehen hezkuntza irakaslea, ikt-eko arduraduna eta ingeleseko iraskaslea dena etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Beraien eskolan ematen den ikt-ko sistemaren inguruan hitz egin zigun eta IKT-ekin duten harremana edo loturaren berri eman digu. 

Adunako eskola txikia erabat digitalizatuta dago eta ikt-ei dagokionez, maila aurreratu batean kokatzen direla ziurtatu zigun Iñakik. Proiektuka lan egiten dutela eta ez zutela testu libururik erabiltzen aipatu zigun. 

Lan egiteko modua kontuan izanik, Google Apps-ak erabiltzen dituzte, hauek dohakoak dira. Bestalde, hauen bitartez, Adunako eskolak beste herri batzuetako eskola txikiekin harremana gauzatzen du, hala nola, Berrobi eta Alkiza. Orokorrean, Google Apps hauek, praktikotasun batera bultzatzen ditu eta lagungarria egiten zaiela azaldu zigun. 

Aurretik aipatutako sakonago azalduta dago blog-ean hirugarren saio teorikoari dagokionez.


Zortzigarren saio praktikoari dagokionez, ikt irakasgaiko azken saioa Aingerurekin izan genuen. Saio honetan, zenbait bideo ikusi genituen eta ondorio eta gogoeta batzuk ere egin genituen. 

Jeremy-k, diseinatutako "kartzela perfektua" izeneko estruktura zilindrikoaren inguruan hitz egin genuen. Azken honetan, zentruan edo erdian kontrol dorrea aurkitzen da inguruko ziega guztiak kontrolatzeko bertatik (zelatatzaileak) eta presoak kontrol dorrearen inguruan aurkitzen dira. Ziega bakoitzak lehio bat zuen argia sartzeko eta presoak egiten zutena hobeto ikusteko kontrol dorretik, baina, aldiz, ziegetako presoek ez zuten ikusten dorrean egiten ari zirena zaindariak.

Azken finean, aurretik azaldutako panoptikoak, internetarekin zerikusia du, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Izan ere, interneten nabigatzen dugunean beti izaten gara zelatatuak eta gu ez gara ohartzen horretaz.

Jarraian, denon artean taula bat egin genuen saioan aipatu zirenak bertan bilduta. Taula osatu eta hausnarketak egin ostean, bideo bat ikusi genuen: "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" (Marta Peirano) izenekoa hain zuzen. 

Ondoren, aurretik egindako taula oinarri moduan hartuta, guk zelatatuek, zelatatzaileen aurrean hartu ditzakegun neurri edo erresistentzien inguruan hitz egi genuen. Honekin, taulari hirugarren zutabe bat gehitu genion eta "Las redes y los datos: una perspectiva crítica"  izeneko bideo ikusi genuen. 

Aurretik aipatutako sakonago azaldu genuen sarrera baten bitartez eta bildutako informazio guztiari gure gogoeta edo hausnarketa bat gehitu genion pentsatzen genuena idatziz landutako gaiaren inguruan. 

DISEINATUTAKO PRAKTIKA: KALKULU ORRIAK

Zazpigarren saioan, praktika onei buruzko informazio landu ostean, honen inguruko praktika bat egin genuen. IKT-ekin lotutako zenbait tresna eskoletan nola landu ikasteko, talde bakoitzak tresna edo programa bat aukeratu behar izan zuen eta ondoren, aukeratutako tresna edo programa horren inguruan jarduera bat diseinatu. Aukera anitzen artean, sare sozialak, geolokalizazioa, wikia, foruak, bideo konferentziak... aurkitzen ziren.

Nire taldeak eta nik (Ainhoa, Olatz, Eneka eta Naiara) kalkulu orriak aukeratu genituen. Lan honetan, hasteko, kalkulu orrien inguruan modu orokor batean hitz egiten dugu (zer diren azalduz, zein programa dauden...) baina, ondoren, Excel izeneko programan zentratzen gara. Excelaren inguruko azalpena egin ostean, guk diseinatutako bost ariketa daude eta ariketa bakoitzaren ondoren, youtube-ko link bat. Izan ere, ariketa hauen barneraketa errazteko, bideo tutorialak grabatu eta zintzilikatu baikenituen youtube-n.

Diseinatutako jarduera gainontzeko ikasleei eskuragarri izateko, blog-ean sarrera bat eskeini genion. Hala ere, issue izeneko programa baten bidez liburu moduko formato batean ipini genuen egindako lana sarrera honetan. 

domingo, 8 de noviembre de 2015

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK, EXCEL.


IKT-ekin lotutako zenbait tresna eskoletan nola landu ikasteko, talde bakoitzak tresna edo programa bat aukeratu behar izan du eta ondoren, aukeratutako tresna edo programa horren inguruan jarduera bat diseinatu.

Nire taldeak eta nik (Ainhoa, Olatz, Eneka eta Naiara) kalkulu orriak aukeratu genituen. Lan honetan, hasteko, kalkulu orrien inguruan modu orokor batean hitz egiten dugu (zer diren azalduz, zein programa dauden...) baina, ondoren, Excel izeneko programan zentratzen gara. Excelaren inguruko azalpena egin ostean, guk diseinatutako bost ariketa dituzue eta ariketa bakoitzaren ondoren, youtube-ko link bat ageri da. Izan ere, ariketa hauen barneraketa errazteko, bideo tutorialak grabatu eta zintzilikatu ditugu youtube-n.

Honako hau duzue aipatutako lana:


miércoles, 28 de octubre de 2015

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA


IKT-eko azken saioa Aingerurekin izan genuen lehen aldiz. Saio horretan, zenbait bideo ikusi genituen eta jarraian taldeka gogoeta batzuk egin genituen, ondoren denen artean komentatu eta gogoeta horien inguruan hitz egin genuen. Jarraian, ikusgai saioan aipatutakoa eta egindako gogoetak:

Jeremy Bentham Londresen jaiotako  filosofo, jurista eta erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren fundatzailea hain zuzen ere. Jeremy-k,"kartzela perfektua" izeneko estruktura zilindrikoa diseinatu zuen. Azken honetan, zentruan edo erdian kontrol dorrea aurkitzen da inguruko ziega guztiak kontrolatzeko bertatik (zelatatzaileak) eta presoak kontrol dorrearen inguruan aurkitzen dira. Ziega bakoitzak lehio bat zuen argia sartzeko eta presoak egiten zutena hobeto ikusteko kontrol dorretik, baina, aldiz, ziegetako presoek ez zuten ikusten dorrean egiten ari zirena zaindariak. Argazkian ikusi dezakezue.


panoptikoa bilaketarekin bat datozen irudiak


Azken finean, aurretik azaldutako panoptikoak, internetarekin zerikusia du, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Izan ere, interneten nabigatzen dugunean beti izaten gara zelatatuak eta gu ez gara ohartzen horretaz. Hau da, bertan nabigatzen hasten garenetik, egiten duguna, sartutako informazio edo datu pertsonalak, erosketak, egiten ditugun bisitak...bertan geratzen dira grabatuta edo sartuta. Aurretik aipatutako datu edo informazio guztia zelatatzaileen esku geratzen da eta horien jabetza hartzen dute gureganako kontrola izanik nahiz eta gu hortaz jabetu ez arren.

1.Gogoeta

Interneten uste baino zelatatzaile gehiago daude. Baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek? Nola sentitzen gara zelatatuak izanda? Jarraian, klasean adostu ditugunak.


NORK?
NOLA?
Google Datu pertsonalak.
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa.
GPS edo geo lokalizatzailea Posizionamenduaren kontrola.
Egela Nabigazioaren kontrola.
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak.
Web-kamera (drone) Sartu daitezkeelako.
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak.
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola.
Wifia
Sare sozialak Datuak, noiz konektatu.


Hausnarketen inguruan hitz egin eta taula egin ondoren, bideo bat ikusi dugu,"¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" izenekoa hain zuzen ere. Jarraian ikusgai duzue nahi izanez gero.





Bideo honetan, Marta Peirano-k, TEDx Madrid-en emandako hitzaldi bat azaltzen da. Marta Peiranok bideoan aipatzen dituenak laburbilduz, tresna teknologiko desberdinen bitartez, guztioak zelatatuak izaten garela dakigula, baina, kalterik egiten ez duenez, orokorki seguru sentitzen garala dio. Gainera, sarean, nabigatzean, norberaren pribatasuna edo nolabait esanda,norberaren intimitatea kontrolatzea, kontuan izatea garrantzitsua dela dio baita azken honetaz kezkatzea eta zaintzea ere aldi berean.


2.Gogoeta

Lehenengo gogotean, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta zati edo bigarrengo gogoeta honetan, zelatatuek (gu), zelatatzaileen  aurrean hartu ditzakegun erresistentzien inguruan hitz egin dugu taldeka. 

NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Google
Datu pertsonalak
Datuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko ordua
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
GPS edo geo lokalizatzailea
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea.
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea.
Konpainia telefonikoa
Lokalizazioa, erabilerak
Modo avión” jarri.
Web-kamera (drone)
Sartu daitezkeelako
Estali kamera.
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak)
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea.
Wifia


Wifi publikoak ez erabili.
Sare sozialak
Datuak, noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu.


Jarraian, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izeneko bideo ikusi dugu. Ondoren, ikusgai bertan azaltzen dena.





Bideo honetan, guretzat ezagunak eta ezezagunak diren zenbait sare sozial, plataforma eta software (Twitter, Facebook, Espora, Adblock, Wikipedia, RSS...) desberdinen inguruan hitz egiten da. Azken hauek, zer diren zehazki eta bakoitzak dituen alderdi positibo (onurak) eta alderdi negatibo (arriskuak) azaltzen dira.

Azken gogoeta

Bideoak ikusi eta horien inguruan egindako gogoeten ondoren, batez ere sare sozialekiko, nolabaiteko errespetua areagotu zait, izan ere, hauek dira gehien erabiltzen ditudanak. Hala ere, harrigarria da  zenbateraino kontrolatzen gaituzten, uneoro baikara zelatatuak. 

Bestalde, datu pertsonal edo informazioa intenerten sartzeari dagokionez, behin azken hauek interneten sartzearen ondorioz, gu geu gara errazten dieguna bidea guri kontrolatzeko edo modu batean kontrolpean izateko. Baina hori ez da soilik internetarekin gertatzen, zerbitzuetako kamera, kreditu txartela, GPS...nahiz beste zernbait tresna teknologikoen bitartez gertatzen da. Hori dela eta, nolabait, horrela ez izateko edo modu batean kontrol hori urriagoa izan dadin, zenbait neurri edo prebentzio hartu ditzakegu eta hori gure esku dago. Adibidez, kreditu txartelarekin ordaindu beharrean, eskura edo diruarekin ordaindu dezakegu baita informazio edo datuak ez sartu...

Aurretik aipatutako guztia kontuan izanik, saio honen ostean, zenbait neurri hartuko ditut, kontrol hori urriagoa edo ez dadin horren zehatza izan. Bestalde, gaur egungo gizartea ez dela lagungarria iruditzen ziat kontrol hori neurtu edo murrizteko garaian. Izan ere, edonon aurki ditzakegu zerbitzuetako kamerak adibidez. 

Azken gogoetarekin amaitzeko, esan beharra daukat, kontrolaren, aurretik aipatutako zelatatzaileen eta hartu ditzakegun neurrien  berri emango diet nire ingurukoei beraiek ere jakin dezaten benetan nolako egoeran aurkitzen garen eta batez ere, garrantzia eman behar diogula edozein datu edota gauza txikiena publiko egin aurretik edota sarean sartu edo zintzilikatu aurretik, pentsatzeari ekar ditzakeen arrikuen inguruan, nolabait horrelakorik egiten dugunean ahalik eta seguruen egin dezagun. 

jueves, 1 de octubre de 2015

PRAKTIKA ONEN KONTZEPTUA: JATORRIA ETA GARAPENA.

Talde bakoitzak, jarduera bat diseinatu beharko du mundu digitaleko tresna desberdinak erabiliz. Horretarako, aldez aurretik, testu batzuk irakurri behar izan ditugu, praktika horiek nola egin jakiteko.

Hori dela eta, niri Teresa González Ramírez-en "El concepto de las buenas prácticas: orígen y desarrollo" izeneko testua irakurri eta laburpentxo edo azalpen bat egitea tokatu zait, hemen klikatu ezkero, ikusgai izango duzue testua. 

Praktika on edo egokien kontzeptua, foru, diziplina eta egoera desberdinetan erabiltzen den terminu bat da, erabilera zabalekoa gainera arlo teknologikotik hasita arlo ekonomikorarte. Metodo nahiz egoera desberdinetan , erabiltzen diren praktika edo jardueretan, aldaketa positiboak sortzeaz gain, ikusgai egiteko erabiltzen da aurretik aipatutako terminoa. Bestalde, praktika onak, ikasiak eta transmitituak izan daitezke metodo gisa, ezagutzaren sormenerako eta aldaketa edo hobekuntza batzuetara bultzatu behar dute.

Praktika on edo egoki batek, erabilera desberdinak izan ditzake, hala nola:
  • Emaitza onak lortutako ariketa bat eredu gisara jartzeko.
  • Testuinguru baten nortasunaren produktua islatzeko
  • Kontrol erakundeetan, aldaketarako tresna.
  • Zailtasunei aurre egiteko, prozesu bikain bati erantzuteko.
  • Erabakiak hartzeko instrumentu gisa.

Bestalde, praktika on bat definitzeko, hiru alderdi kontuan hartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da:
  • Egiten den testuingurua.
  • Sistema adierazle baten sormena, hobekuntzak izan diren baieztatzeko.
  • Testuinguru desberdinak transmititzeko gaitasuna.

Praktika egokien kontzeptuaren pareko har daiteke  "benchmaking", azken hau, praktika onen transferentzia da. Metodo honek, atzeman eta prozesu edo funtzio jakin baten errendimendua hobetzeko beste erakundeetan praktika onenak identifikatzea du helburu.

Beraz, praktikak egokiak edo onak direla identifikatu eta neurtzeko, beharrezkoa da sistema adierazle bat eraikitzea, aurretik aipatutako praktika edo jardueren garapenarekin lotutako dependentziei buruzko informazioa emateko.

Olatz, Eneka, Ainhoa eta Naiarak, nire beste taldekideak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte beraien blog-etan. Bertara joateko, bakoitzaren izenaren gainen klikatu.

sábado, 26 de septiembre de 2015



LA WEB 2.0 EN ESCENA. WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

1. Sarrera eta 2. Web 2.0-ren historia laburra.

Web 1.0 eta 2.0-ren artean zenbait desberdintasun aurkitzen direla esan dezakegu. Web 1.0-a informatzeko bakarrik erabiltzen zen. Aldiz, Web 2.0-a, informazioa bilatzeaz gain, informazioa konpartitzeko, informazio berria sortzerakoan editatzeko eta eduki hori zabaltzeko erabil daiteke. Beraz, garrantzi handia du elkarlanak, kolektiboa da.

Web 1.0-ak produktu bat sortzen du baina Google-k zerbitzu bat eskeintzen du. Hori dela eta, web 1.0-tik 2.0-ra, eredu ekonomikoa aldatu egin da.

Gaur egun, erabiltzen ditugun zerbitzu askori etekina ateratzen dute eta dirua irabazi. Hala ere, geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan ere software librearen erabilpena bultatzen eta sustatzen ari da. Azken finean, kopiak dira eta hobetzen joaten dira software-ak.

Testuan, esaldi hau agertzen da: " Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves". Esaldi honek esan nahi duena da,  jende askok begiratzen badie erroreei, azken hauek zuzentzenko ardura hartzen dutela. Modu honetan, akatsak zuzentzen ditugunez, informazio egokia jartzen dugu eta hau, hiritartasun digitalaren konpetentziarekin lotzen da. Izan ere, hiritarrek akats hauek zuzentzeko ardura hartzen dute.

Bestalde, askotan entzun izan dugu, wikipedian jende anonimoak idazten duenez akats dezente aurkitu ditzakegula. Entziklopedian, aldiz, jende jakintsuak idazten duenez, informazio hori zuzena eta egokia dela pentsatzen da. Baina, wikipedia eta entziklopediaren inguruan egindako azterketa 2.baten bitartez, bietan akats kopuru bera dagoela ondorioztatu zuten.

Laburbilduz, Web 2.0 aren historia, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da. 

3. Ezaugarriak.

3.1.Irudikatzea:

Web 1.0-an nabigatzaile bat dago eta web 2.0-an berriz, RSS irakurgailu bat. RSS irakurgailuak, informazioa berak bilatu eta aukeratzen du gure partez. Nabigatzailean, berriz, informazioa guk bilatu, aukeratu eta sartu behar dugu.

Informazio sarbide hori, "Sindicación de Contenidos" deritzo eta web-guneen ugaritasunetik dator,  web gune batetik bestera informazio bila ez ibiltzeko.

3.2. Editatzaileak:

Web 2.0-an, informaizoa bilatatu eta lortzeaz gain, erabiltzaileak blogak idatzi ditzake, bideoak grabatu, argazkiak atera, konpartitu, editatu eta komentatu. Web 1.0-n, editoreak "webmasterrak" ziren, aldiz, web 2.0-an, erabiltzaile guztiak. Modu honetan, jendearen parte hartzeren bidez, zerbitzu ugari aurkitu daitezke; software sozialak, adibidez. 

Times aldizkariaren 2006ko portada aipagarria da. Izan ere, bertan, urteko pertsona zein den azaldu beharrean, 2006an, portadaren protagonistak guztiok garela dio. Izan ere, momentu horretan, interneteko webgune eta zerbitzuak denok sortuak eta erabiliak izan dira. 





3.3 Arkitektura:

"Clienteservidor" izeneko arkitekturan, erabiltzaile batek beste programa bati petizioak bidaltzen dizkio, azken honek erantzunak emanez. Web zerbitzuak, erabiltzaileek erabili ditzaketen aplikazioak dira, internet bidez, nabigatzaile baten bitartez.

Web aplikazioak ospetsuak dira web nabigatzaileak ematen duten praktikotasunagatik eta horiek aktualizatzeko eta mantentzeko ez delako inolako softwarrik instalatu behar. Honako aplikazio hauek existitzen dira: webmailak, wikiak, weblogak, dendak on-line, etiketatzea edota aplikaizo ofimatikoak: ThinFree eta gOffice.

3.4 Protagonistak:

Web 2.0-an, lehen aipatu dudan moduan, erabiltzaile guztiak dira. Web 1.0-an, berriz, soilik goi-mailako ezagutzak dituztenak, hala nola, "webmasterrak".

Web 2.0 dinamikoa eta  jarraia da, azken batean egunkarietan, adibidez, erabiltzaileen komentarioak egoten dira eta horrek, dinamismo eta jarraikortasun bat ematen dio. 

Konpartitua dela esaten denean, testua konpartitzeko hiru modu daude:

-1.modua: guk zerbait konpartitzen dugunean intentzio bat izaten da medio, nahita edo nahigabe. Adibidez, online botaketa bat egiten dugunean, intentzio batekin egiten dugu, modu konsziente batean, kasu honetan lehiaketa irabazteko intentzioarekin. 

-2.modua: modu indirektoan egiten duzunean, zeharka. Adibidez, interneten bilaketak egiten ditugunean, bilaketa horiek aproposak badira, like modukoak egiteko aukera izaten dugu. Hori dela eta, estadistika moduko bat egiten ari gara, bisitatu ditugun espazio edo lekuen ingurukoa.

-3.modua: intentzio bat dago baina konpartitze hori  helburua denean. Adibide argiena, sare sozialak dira, helburu finala konpartitzea delarik. 

4. Web 2.0-ren funtzionamendua.

Guk adibidez blogaren manejoa egin ahal izateko, webmasterrek diseinatzen duten programazio bat dago. Oinarrizko informazio hori,  erabiltzaileek erabili ahal izateko egokitu eta aldatu egiten da. Hori dela eta, mailaketa bat dago. Software libreari dagokionez, gu edozein mailatan sartu gaitezke. Web 2.0-ak aukera ematen du maila batean edo bestean erabili ahal izateko, baina, hala ere, beti egongo da norbait diseinatzen ariko dena jarraian guk erabili ahal izateko.

Funtzionamenduari dagokionez, Slates akronimoaren hitz bakoitzak esanahi bat duela aipatzen da, Web 2.0-ren oinarriak dira hain zuzen: 

Search: informazioaren bilaketak.

Link: loturak leku batetik bestera joateko.

Authoring: informazioa sortu eta aktualizatu dezakegu.

Taks: etiketak.

Estensions: datu baseak.

Signalling: erabiltzaileen intereseko informazio bat igo dutenean edo aktualizatu denean, erabiltzaileek jasotzen dituzten abisuak edo alertak. 

5. Web 3.0-rantz al goaz?

Web 1.0 eta 2.0-tik, Web 3.0-ra doan eboluzio bat dago. Hasieran, Web 1.0-an, jakintsuak idatzi eta edita zezaketen. Web 2.0-an berriz, erabiltzaile guztiak parte hartu dezakete. Web 3.0-an, berriro ere  jakintsuek idatziko dutela esaten da. Beraz, eboluzioa bat dagoela nabari da, hasierako egoera berera hain zuzen ere.

Interneten eta sarean dagoen informazioa ikaragarria da, hori dela eta, askotan, ez dugu hasieratik nahi duguna bilatzen. 

Arazoa da, makinak, makinak direla eta gizakiaren ezaugarriak makina bati jartzea ez dela erraza. Oso zaila da ordenagailuak jakitea guk bilaketea bat egitean zer den pentsatzen duguna edo ikusi nahi duguna. 

Web 3.0-an, ordenagailuak zer bilatu nahi dugun jakingo dute. Beraz, gure inguru digitalean  soilik nahi duguna topatuko dugu. WEb 3.0-an filtroak askoz ere zehatzagoak dira, baita mugak definituagoak ere. Beraz, laburbilduz, zentzu semantiko hori bideratu nahi du. 

6. Web 2.0-ren inguruko kritikak.

Batzuk, web 2.0-a interneten bertsio berri bat dela esaten dute, web 1.0-ren hobekuntza moduan ikusten da. Gainera, gaur egun, gauza berriak sortzea oso zaila denez, gauzak hobetu egiten dira. 

Jendeak ez daki zehazki zer den. Internetek, jendea elkarren artean harremantzeko aukera eman digu beti, bai wiki eta blogge-tan. Horietan, informazioa eta iritziak konpartitzen ditugu. Beraz, hobetu egin dira komunikatzeko bideak, baina, ez da ezer berria asmatu.

Web 2.0-a, bigarren burbuila bat da, enpresa gehiegi ari da sortzen, negoziorako bidea dela diote. Enpresek egiten dutena da, 2.0-an sartu, produktuak bertan sartzeko. Ez da pentsatzen honek eduki dezaken eraginean, moda bat bezala ikusten da, denak horretara doaz garaiko moda delako.

Igotako informaizo guztia baliozkoa izan behar dela esaten da baina azkenean denetik igotzen da, akatsez beteak.,baliozkoak ez direnak, testuan esaten den bezala "bosque digital de mediocridad" bat sortuz. Baina, jendeak, zerbait igo ezkero internetera iada idazleak, musikariak..direla uste du eta hori ez da horrela. 

Informaizoa zaindu egin behar da, zuzena izateko, baina, bestetik, teknologiak, aukera eman behar digu edukiak sortzeko, iritzia emateko... Baina sortzen dugun horretan ez du esan nahi ez ditugunik beste ardura batzuk. Beraz, pentsamenduan aldaketa bat egitea garrantzitsua eta ezinbestekoa da. 

Beraz, laburbilduz, hezitzaileek horrelako web-ak arduraz erabiltzen ikasi behar dute ondoren praktikaren bidez irakasteko.