IKT-eko azken saioa Aingerurekin izan genuen lehen aldiz. Saio horretan, zenbait bideo ikusi genituen eta jarraian taldeka gogoeta batzuk egin genituen, ondoren denen artean komentatu eta gogoeta horien inguruan hitz egin genuen. Jarraian, ikusgai saioan aipatutakoa eta egindako gogoetak:
Jeremy Bentham Londresen jaiotako filosofo, jurista eta erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren fundatzailea hain zuzen ere. Jeremy-k,"kartzela perfektua" izeneko estruktura zilindrikoa diseinatu zuen. Azken honetan, zentruan edo erdian kontrol dorrea aurkitzen da inguruko ziega guztiak kontrolatzeko bertatik (zelatatzaileak) eta presoak kontrol dorrearen inguruan aurkitzen dira. Ziega bakoitzak lehio bat zuen argia sartzeko eta presoak egiten zutena hobeto ikusteko kontrol dorretik, baina, aldiz, ziegetako presoek ez zuten ikusten dorrean egiten ari zirena zaindariak. Argazkian ikusi dezakezue.
Azken finean, aurretik azaldutako panoptikoak, internetarekin zerikusia du, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Izan ere, interneten nabigatzen dugunean beti izaten gara zelatatuak eta gu ez gara ohartzen horretaz. Hau da, bertan nabigatzen hasten garenetik, egiten duguna, sartutako informazio edo datu pertsonalak, erosketak, egiten ditugun bisitak...bertan geratzen dira grabatuta edo sartuta. Aurretik aipatutako datu edo informazio guztia zelatatzaileen esku geratzen da eta horien jabetza hartzen dute gureganako kontrola izanik nahiz eta gu hortaz jabetu ez arren.
1.Gogoeta
Interneten uste baino zelatatzaile gehiago daude. Baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek? Nola sentitzen gara zelatatuak izanda? Jarraian, klasean adostu ditugunak.
NORK?
|
NOLA?
|
| Datu pertsonalak. | |
| Whatsapp-eko ordua | Konexioaren azterketa. |
| GPS edo geo lokalizatzailea | Posizionamenduaren kontrola. |
| Egela | Nabigazioaren kontrola. |
| Konpainia telefonikoa | Lokalizazioa, erabilerak. |
| Web-kamera (drone) | Sartu daitezkeelako. |
| Zerbitzuetako kamerak | Gure mugimenduak. |
| Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) | Datuen kontrola. |
| Wifia | |
| Sare sozialak | Datuak, noiz konektatu. |
Hausnarketen inguruan hitz egin eta taula egin ondoren, bideo bat ikusi dugu,"¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" izenekoa hain zuzen ere. Jarraian ikusgai duzue nahi izanez gero.
Jarraian, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izeneko bideo ikusi dugu. Ondoren, ikusgai bertan azaltzen dena.
Bideo honetan, Marta Peirano-k, TEDx Madrid-en emandako hitzaldi bat azaltzen da. Marta Peiranok bideoan aipatzen dituenak laburbilduz, tresna teknologiko desberdinen bitartez, guztioak zelatatuak izaten garela dakigula, baina, kalterik egiten ez duenez, orokorki seguru sentitzen garala dio. Gainera, sarean, nabigatzean, norberaren pribatasuna edo nolabait esanda,norberaren intimitatea kontrolatzea, kontuan izatea garrantzitsua dela dio baita azken honetaz kezkatzea eta zaintzea ere aldi berean.
2.Gogoeta
Lehenengo gogotean, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta zati edo bigarrengo gogoeta honetan, zelatatuek (gu), zelatatzaileen aurrean hartu ditzakegun erresistentzien inguruan hitz egin dugu taldeka.
|
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
|
Google |
Datu
pertsonalak |
Datuak
asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N
emanda nabigazioa segurua hasi...
|
|
Whatsapp-eko
ordua |
Konexioaren
azterketa |
Tik
bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu
batzuen esku soilik...
|
|
GPS
edo geo lokalizatzailea |
Posizionamenduaren
kontrola |
Kentzea. |
|
Egela |
Nabigazioaren
kontrola |
Pertsona
batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea.
|
|
Konpainia
telefonikoa |
Lokalizazioa,
erabilerak |
“Modo
avión” jarri.
|
|
Web-kamera
(drone) |
Sartu
daitezkeelako |
Estali
kamera.
|
|
Zerbitzuetako
kamerak |
Gure
mugimenduak |
... |
|
Banketxeak/kreditu
txartela (bestelakoak) |
Datuen
kontrola |
Ahalik
eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea.
|
|
Wifia |
|
Wifi
publikoak ez erabili.
|
|
Sare
sozialak |
Datuak,
noiz konektatu |
Argazkiak
ez etiketatu.
|
Jarraian, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izeneko bideo ikusi dugu. Ondoren, ikusgai bertan azaltzen dena.
Bideo honetan, guretzat ezagunak eta ezezagunak diren zenbait sare sozial, plataforma eta software (Twitter, Facebook, Espora, Adblock, Wikipedia, RSS...) desberdinen inguruan hitz egiten da. Azken hauek, zer diren zehazki eta bakoitzak dituen alderdi positibo (onurak) eta alderdi negatibo (arriskuak) azaltzen dira.
Azken gogoeta
Bideoak ikusi eta horien inguruan egindako gogoeten ondoren, batez ere sare sozialekiko, nolabaiteko errespetua areagotu zait, izan ere, hauek dira gehien erabiltzen ditudanak. Hala ere, harrigarria da zenbateraino kontrolatzen gaituzten, uneoro baikara zelatatuak.
Bestalde, datu pertsonal edo informazioa intenerten sartzeari dagokionez, behin azken hauek interneten sartzearen ondorioz, gu geu gara errazten dieguna bidea guri kontrolatzeko edo modu batean kontrolpean izateko. Baina hori ez da soilik internetarekin gertatzen, zerbitzuetako kamera, kreditu txartela, GPS...nahiz beste zernbait tresna teknologikoen bitartez gertatzen da. Hori dela eta, nolabait, horrela ez izateko edo modu batean kontrol hori urriagoa izan dadin, zenbait neurri edo prebentzio hartu ditzakegu eta hori gure esku dago. Adibidez, kreditu txartelarekin ordaindu beharrean, eskura edo diruarekin ordaindu dezakegu baita informazio edo datuak ez sartu...
Aurretik aipatutako guztia kontuan izanik, saio honen ostean, zenbait neurri hartuko ditut, kontrol hori urriagoa edo ez dadin horren zehatza izan. Bestalde, gaur egungo gizartea ez dela lagungarria iruditzen ziat kontrol hori neurtu edo murrizteko garaian. Izan ere, edonon aurki ditzakegu zerbitzuetako kamerak adibidez.
Azken gogoetarekin amaitzeko, esan beharra daukat, kontrolaren, aurretik aipatutako zelatatzaileen eta hartu ditzakegun neurrien berri emango diet nire ingurukoei beraiek ere jakin dezaten benetan nolako egoeran aurkitzen garen eta batez ere, garrantzia eman behar diogula edozein datu edota gauza txikiena publiko egin aurretik edota sarean sartu edo zintzilikatu aurretik, pentsatzeari ekar ditzakeen arrikuen inguruan, nolabait horrelakorik egiten dugunean ahalik eta seguruen egin dezagun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario