miércoles, 28 de octubre de 2015

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA


IKT-eko azken saioa Aingerurekin izan genuen lehen aldiz. Saio horretan, zenbait bideo ikusi genituen eta jarraian taldeka gogoeta batzuk egin genituen, ondoren denen artean komentatu eta gogoeta horien inguruan hitz egin genuen. Jarraian, ikusgai saioan aipatutakoa eta egindako gogoetak:

Jeremy Bentham Londresen jaiotako  filosofo, jurista eta erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren fundatzailea hain zuzen ere. Jeremy-k,"kartzela perfektua" izeneko estruktura zilindrikoa diseinatu zuen. Azken honetan, zentruan edo erdian kontrol dorrea aurkitzen da inguruko ziega guztiak kontrolatzeko bertatik (zelatatzaileak) eta presoak kontrol dorrearen inguruan aurkitzen dira. Ziega bakoitzak lehio bat zuen argia sartzeko eta presoak egiten zutena hobeto ikusteko kontrol dorretik, baina, aldiz, ziegetako presoek ez zuten ikusten dorrean egiten ari zirena zaindariak. Argazkian ikusi dezakezue.


panoptikoa bilaketarekin bat datozen irudiak


Azken finean, aurretik azaldutako panoptikoak, internetarekin zerikusia du, gure datuen kontrolarekin hain zuzen ere. Izan ere, interneten nabigatzen dugunean beti izaten gara zelatatuak eta gu ez gara ohartzen horretaz. Hau da, bertan nabigatzen hasten garenetik, egiten duguna, sartutako informazio edo datu pertsonalak, erosketak, egiten ditugun bisitak...bertan geratzen dira grabatuta edo sartuta. Aurretik aipatutako datu edo informazio guztia zelatatzaileen esku geratzen da eta horien jabetza hartzen dute gureganako kontrola izanik nahiz eta gu hortaz jabetu ez arren.

1.Gogoeta

Interneten uste baino zelatatzaile gehiago daude. Baina zeintzuk dira zelatatzaile horiek? Nola sentitzen gara zelatatuak izanda? Jarraian, klasean adostu ditugunak.


NORK?
NOLA?
Google Datu pertsonalak.
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa.
GPS edo geo lokalizatzailea Posizionamenduaren kontrola.
Egela Nabigazioaren kontrola.
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak.
Web-kamera (drone) Sartu daitezkeelako.
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak.
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola.
Wifia
Sare sozialak Datuak, noiz konektatu.


Hausnarketen inguruan hitz egin eta taula egin ondoren, bideo bat ikusi dugu,"¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" izenekoa hain zuzen ere. Jarraian ikusgai duzue nahi izanez gero.





Bideo honetan, Marta Peirano-k, TEDx Madrid-en emandako hitzaldi bat azaltzen da. Marta Peiranok bideoan aipatzen dituenak laburbilduz, tresna teknologiko desberdinen bitartez, guztioak zelatatuak izaten garela dakigula, baina, kalterik egiten ez duenez, orokorki seguru sentitzen garala dio. Gainera, sarean, nabigatzean, norberaren pribatasuna edo nolabait esanda,norberaren intimitatea kontrolatzea, kontuan izatea garrantzitsua dela dio baita azken honetaz kezkatzea eta zaintzea ere aldi berean.


2.Gogoeta

Lehenengo gogotean, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta zati edo bigarrengo gogoeta honetan, zelatatuek (gu), zelatatzaileen  aurrean hartu ditzakegun erresistentzien inguruan hitz egin dugu taldeka. 

NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Google
Datu pertsonalak
Datuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko ordua
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
GPS edo geo lokalizatzailea
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea.
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea.
Konpainia telefonikoa
Lokalizazioa, erabilerak
Modo avión” jarri.
Web-kamera (drone)
Sartu daitezkeelako
Estali kamera.
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak)
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea.
Wifia


Wifi publikoak ez erabili.
Sare sozialak
Datuak, noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu.


Jarraian, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izeneko bideo ikusi dugu. Ondoren, ikusgai bertan azaltzen dena.





Bideo honetan, guretzat ezagunak eta ezezagunak diren zenbait sare sozial, plataforma eta software (Twitter, Facebook, Espora, Adblock, Wikipedia, RSS...) desberdinen inguruan hitz egiten da. Azken hauek, zer diren zehazki eta bakoitzak dituen alderdi positibo (onurak) eta alderdi negatibo (arriskuak) azaltzen dira.

Azken gogoeta

Bideoak ikusi eta horien inguruan egindako gogoeten ondoren, batez ere sare sozialekiko, nolabaiteko errespetua areagotu zait, izan ere, hauek dira gehien erabiltzen ditudanak. Hala ere, harrigarria da  zenbateraino kontrolatzen gaituzten, uneoro baikara zelatatuak. 

Bestalde, datu pertsonal edo informazioa intenerten sartzeari dagokionez, behin azken hauek interneten sartzearen ondorioz, gu geu gara errazten dieguna bidea guri kontrolatzeko edo modu batean kontrolpean izateko. Baina hori ez da soilik internetarekin gertatzen, zerbitzuetako kamera, kreditu txartela, GPS...nahiz beste zernbait tresna teknologikoen bitartez gertatzen da. Hori dela eta, nolabait, horrela ez izateko edo modu batean kontrol hori urriagoa izan dadin, zenbait neurri edo prebentzio hartu ditzakegu eta hori gure esku dago. Adibidez, kreditu txartelarekin ordaindu beharrean, eskura edo diruarekin ordaindu dezakegu baita informazio edo datuak ez sartu...

Aurretik aipatutako guztia kontuan izanik, saio honen ostean, zenbait neurri hartuko ditut, kontrol hori urriagoa edo ez dadin horren zehatza izan. Bestalde, gaur egungo gizartea ez dela lagungarria iruditzen ziat kontrol hori neurtu edo murrizteko garaian. Izan ere, edonon aurki ditzakegu zerbitzuetako kamerak adibidez. 

Azken gogoetarekin amaitzeko, esan beharra daukat, kontrolaren, aurretik aipatutako zelatatzaileen eta hartu ditzakegun neurrien  berri emango diet nire ingurukoei beraiek ere jakin dezaten benetan nolako egoeran aurkitzen garen eta batez ere, garrantzia eman behar diogula edozein datu edota gauza txikiena publiko egin aurretik edota sarean sartu edo zintzilikatu aurretik, pentsatzeari ekar ditzakeen arrikuen inguruan, nolabait horrelakorik egiten dugunean ahalik eta seguruen egin dezagun. 

jueves, 1 de octubre de 2015

PRAKTIKA ONEN KONTZEPTUA: JATORRIA ETA GARAPENA.

Talde bakoitzak, jarduera bat diseinatu beharko du mundu digitaleko tresna desberdinak erabiliz. Horretarako, aldez aurretik, testu batzuk irakurri behar izan ditugu, praktika horiek nola egin jakiteko.

Hori dela eta, niri Teresa González Ramírez-en "El concepto de las buenas prácticas: orígen y desarrollo" izeneko testua irakurri eta laburpentxo edo azalpen bat egitea tokatu zait, hemen klikatu ezkero, ikusgai izango duzue testua. 

Praktika on edo egokien kontzeptua, foru, diziplina eta egoera desberdinetan erabiltzen den terminu bat da, erabilera zabalekoa gainera arlo teknologikotik hasita arlo ekonomikorarte. Metodo nahiz egoera desberdinetan , erabiltzen diren praktika edo jardueretan, aldaketa positiboak sortzeaz gain, ikusgai egiteko erabiltzen da aurretik aipatutako terminoa. Bestalde, praktika onak, ikasiak eta transmitituak izan daitezke metodo gisa, ezagutzaren sormenerako eta aldaketa edo hobekuntza batzuetara bultzatu behar dute.

Praktika on edo egoki batek, erabilera desberdinak izan ditzake, hala nola:
  • Emaitza onak lortutako ariketa bat eredu gisara jartzeko.
  • Testuinguru baten nortasunaren produktua islatzeko
  • Kontrol erakundeetan, aldaketarako tresna.
  • Zailtasunei aurre egiteko, prozesu bikain bati erantzuteko.
  • Erabakiak hartzeko instrumentu gisa.

Bestalde, praktika on bat definitzeko, hiru alderdi kontuan hartzea garrantzitsua eta beharrezkoa da:
  • Egiten den testuingurua.
  • Sistema adierazle baten sormena, hobekuntzak izan diren baieztatzeko.
  • Testuinguru desberdinak transmititzeko gaitasuna.

Praktika egokien kontzeptuaren pareko har daiteke  "benchmaking", azken hau, praktika onen transferentzia da. Metodo honek, atzeman eta prozesu edo funtzio jakin baten errendimendua hobetzeko beste erakundeetan praktika onenak identifikatzea du helburu.

Beraz, praktikak egokiak edo onak direla identifikatu eta neurtzeko, beharrezkoa da sistema adierazle bat eraikitzea, aurretik aipatutako praktika edo jardueren garapenarekin lotutako dependentziei buruzko informazioa emateko.

Olatz, Eneka, Ainhoa eta Naiarak, nire beste taldekideak, beste testu batzuk irakurri eta azaldu dituzte beraien blog-etan. Bertara joateko, bakoitzaren izenaren gainen klikatu.