sábado, 26 de septiembre de 2015



LA WEB 2.0 EN ESCENA. WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

1. Sarrera eta 2. Web 2.0-ren historia laburra.

Web 1.0 eta 2.0-ren artean zenbait desberdintasun aurkitzen direla esan dezakegu. Web 1.0-a informatzeko bakarrik erabiltzen zen. Aldiz, Web 2.0-a, informazioa bilatzeaz gain, informazioa konpartitzeko, informazio berria sortzerakoan editatzeko eta eduki hori zabaltzeko erabil daiteke. Beraz, garrantzi handia du elkarlanak, kolektiboa da.

Web 1.0-ak produktu bat sortzen du baina Google-k zerbitzu bat eskeintzen du. Hori dela eta, web 1.0-tik 2.0-ra, eredu ekonomikoa aldatu egin da.

Gaur egun, erabiltzen ditugun zerbitzu askori etekina ateratzen dute eta dirua irabazi. Hala ere, geroz eta gehiago erabiltzen da software librea eta eskoletan ere software librearen erabilpena bultatzen eta sustatzen ari da. Azken finean, kopiak dira eta hobetzen joaten dira software-ak.

Testuan, esaldi hau agertzen da: " Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves". Esaldi honek esan nahi duena da,  jende askok begiratzen badie erroreei, azken hauek zuzentzenko ardura hartzen dutela. Modu honetan, akatsak zuzentzen ditugunez, informazio egokia jartzen dugu eta hau, hiritartasun digitalaren konpetentziarekin lotzen da. Izan ere, hiritarrek akats hauek zuzentzeko ardura hartzen dute.

Bestalde, askotan entzun izan dugu, wikipedian jende anonimoak idazten duenez akats dezente aurkitu ditzakegula. Entziklopedian, aldiz, jende jakintsuak idazten duenez, informazio hori zuzena eta egokia dela pentsatzen da. Baina, wikipedia eta entziklopediaren inguruan egindako azterketa 2.baten bitartez, bietan akats kopuru bera dagoela ondorioztatu zuten.

Laburbilduz, Web 2.0 aren historia, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da. 

3. Ezaugarriak.

3.1.Irudikatzea:

Web 1.0-an nabigatzaile bat dago eta web 2.0-an berriz, RSS irakurgailu bat. RSS irakurgailuak, informazioa berak bilatu eta aukeratzen du gure partez. Nabigatzailean, berriz, informazioa guk bilatu, aukeratu eta sartu behar dugu.

Informazio sarbide hori, "Sindicación de Contenidos" deritzo eta web-guneen ugaritasunetik dator,  web gune batetik bestera informazio bila ez ibiltzeko.

3.2. Editatzaileak:

Web 2.0-an, informaizoa bilatatu eta lortzeaz gain, erabiltzaileak blogak idatzi ditzake, bideoak grabatu, argazkiak atera, konpartitu, editatu eta komentatu. Web 1.0-n, editoreak "webmasterrak" ziren, aldiz, web 2.0-an, erabiltzaile guztiak. Modu honetan, jendearen parte hartzeren bidez, zerbitzu ugari aurkitu daitezke; software sozialak, adibidez. 

Times aldizkariaren 2006ko portada aipagarria da. Izan ere, bertan, urteko pertsona zein den azaldu beharrean, 2006an, portadaren protagonistak guztiok garela dio. Izan ere, momentu horretan, interneteko webgune eta zerbitzuak denok sortuak eta erabiliak izan dira. 





3.3 Arkitektura:

"Clienteservidor" izeneko arkitekturan, erabiltzaile batek beste programa bati petizioak bidaltzen dizkio, azken honek erantzunak emanez. Web zerbitzuak, erabiltzaileek erabili ditzaketen aplikazioak dira, internet bidez, nabigatzaile baten bitartez.

Web aplikazioak ospetsuak dira web nabigatzaileak ematen duten praktikotasunagatik eta horiek aktualizatzeko eta mantentzeko ez delako inolako softwarrik instalatu behar. Honako aplikazio hauek existitzen dira: webmailak, wikiak, weblogak, dendak on-line, etiketatzea edota aplikaizo ofimatikoak: ThinFree eta gOffice.

3.4 Protagonistak:

Web 2.0-an, lehen aipatu dudan moduan, erabiltzaile guztiak dira. Web 1.0-an, berriz, soilik goi-mailako ezagutzak dituztenak, hala nola, "webmasterrak".

Web 2.0 dinamikoa eta  jarraia da, azken batean egunkarietan, adibidez, erabiltzaileen komentarioak egoten dira eta horrek, dinamismo eta jarraikortasun bat ematen dio. 

Konpartitua dela esaten denean, testua konpartitzeko hiru modu daude:

-1.modua: guk zerbait konpartitzen dugunean intentzio bat izaten da medio, nahita edo nahigabe. Adibidez, online botaketa bat egiten dugunean, intentzio batekin egiten dugu, modu konsziente batean, kasu honetan lehiaketa irabazteko intentzioarekin. 

-2.modua: modu indirektoan egiten duzunean, zeharka. Adibidez, interneten bilaketak egiten ditugunean, bilaketa horiek aproposak badira, like modukoak egiteko aukera izaten dugu. Hori dela eta, estadistika moduko bat egiten ari gara, bisitatu ditugun espazio edo lekuen ingurukoa.

-3.modua: intentzio bat dago baina konpartitze hori  helburua denean. Adibide argiena, sare sozialak dira, helburu finala konpartitzea delarik. 

4. Web 2.0-ren funtzionamendua.

Guk adibidez blogaren manejoa egin ahal izateko, webmasterrek diseinatzen duten programazio bat dago. Oinarrizko informazio hori,  erabiltzaileek erabili ahal izateko egokitu eta aldatu egiten da. Hori dela eta, mailaketa bat dago. Software libreari dagokionez, gu edozein mailatan sartu gaitezke. Web 2.0-ak aukera ematen du maila batean edo bestean erabili ahal izateko, baina, hala ere, beti egongo da norbait diseinatzen ariko dena jarraian guk erabili ahal izateko.

Funtzionamenduari dagokionez, Slates akronimoaren hitz bakoitzak esanahi bat duela aipatzen da, Web 2.0-ren oinarriak dira hain zuzen: 

Search: informazioaren bilaketak.

Link: loturak leku batetik bestera joateko.

Authoring: informazioa sortu eta aktualizatu dezakegu.

Taks: etiketak.

Estensions: datu baseak.

Signalling: erabiltzaileen intereseko informazio bat igo dutenean edo aktualizatu denean, erabiltzaileek jasotzen dituzten abisuak edo alertak. 

5. Web 3.0-rantz al goaz?

Web 1.0 eta 2.0-tik, Web 3.0-ra doan eboluzio bat dago. Hasieran, Web 1.0-an, jakintsuak idatzi eta edita zezaketen. Web 2.0-an berriz, erabiltzaile guztiak parte hartu dezakete. Web 3.0-an, berriro ere  jakintsuek idatziko dutela esaten da. Beraz, eboluzioa bat dagoela nabari da, hasierako egoera berera hain zuzen ere.

Interneten eta sarean dagoen informazioa ikaragarria da, hori dela eta, askotan, ez dugu hasieratik nahi duguna bilatzen. 

Arazoa da, makinak, makinak direla eta gizakiaren ezaugarriak makina bati jartzea ez dela erraza. Oso zaila da ordenagailuak jakitea guk bilaketea bat egitean zer den pentsatzen duguna edo ikusi nahi duguna. 

Web 3.0-an, ordenagailuak zer bilatu nahi dugun jakingo dute. Beraz, gure inguru digitalean  soilik nahi duguna topatuko dugu. WEb 3.0-an filtroak askoz ere zehatzagoak dira, baita mugak definituagoak ere. Beraz, laburbilduz, zentzu semantiko hori bideratu nahi du. 

6. Web 2.0-ren inguruko kritikak.

Batzuk, web 2.0-a interneten bertsio berri bat dela esaten dute, web 1.0-ren hobekuntza moduan ikusten da. Gainera, gaur egun, gauza berriak sortzea oso zaila denez, gauzak hobetu egiten dira. 

Jendeak ez daki zehazki zer den. Internetek, jendea elkarren artean harremantzeko aukera eman digu beti, bai wiki eta blogge-tan. Horietan, informazioa eta iritziak konpartitzen ditugu. Beraz, hobetu egin dira komunikatzeko bideak, baina, ez da ezer berria asmatu.

Web 2.0-a, bigarren burbuila bat da, enpresa gehiegi ari da sortzen, negoziorako bidea dela diote. Enpresek egiten dutena da, 2.0-an sartu, produktuak bertan sartzeko. Ez da pentsatzen honek eduki dezaken eraginean, moda bat bezala ikusten da, denak horretara doaz garaiko moda delako.

Igotako informaizo guztia baliozkoa izan behar dela esaten da baina azkenean denetik igotzen da, akatsez beteak.,baliozkoak ez direnak, testuan esaten den bezala "bosque digital de mediocridad" bat sortuz. Baina, jendeak, zerbait igo ezkero internetera iada idazleak, musikariak..direla uste du eta hori ez da horrela. 

Informaizoa zaindu egin behar da, zuzena izateko, baina, bestetik, teknologiak, aukera eman behar digu edukiak sortzeko, iritzia emateko... Baina sortzen dugun horretan ez du esan nahi ez ditugunik beste ardura batzuk. Beraz, pentsamenduan aldaketa bat egitea garrantzitsua eta ezinbestekoa da. 

Beraz, laburbilduz, hezitzaileek horrelako web-ak arduraz erabiltzen ikasi behar dute ondoren praktikaren bidez irakasteko. 


martes, 22 de septiembre de 2015

KONPETENTZIA DIGITALA, JORDI ADELL ETA HAUSNARKETA

Gaurko klasean, konpetentzia digitalen gaia landu dugu berriz. Horretarako eta aurreko egunekoa osatzeko, bideo bat ikusi dugu ("Competencia Digital con mapa conceptual").  

Hona hemen ikusgarri aurretik aipatutako bideo:




Jordi Adell-ek, bideo honen bitartez konpetentzia digitalaren inguruan hainbat datu ematen ditu. Konpetentzia digitala, zortzi konpetentzietatik oinarrizkoena da. Beraz, argi dago Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan konpetentzia digitalak pisu handia duela ikasleen ikaskuntza prozesuan. Hala ere, konpententzia digitala, tresna teknologiko desberdinen erabilpena baino haratago doa.

Konpetentzia digitala lau elementuz osatzen da: 

-Konpetentzia informatzailea:

Kopententzia informatzailea, informazioarekin lan egiteko ezagutza, trebezia eta gaitasunen multzoa da, informazioa bilatzeko, analizatzeko, antolatzeko, kudeatzeko...eta jarraian informazio berria sortu eta zabaltzeko balio duena. 

-Konpetentzia informatikoa edo kudeatzailea:

Tresa teknologiko desberdinen erabilpenarekin du zer ikusia, ordenagailua, mugikorrak, kamerak...batez ere, inguratzen gaituzten tresna teknologiko guztiak. Honi dagokionez, geroz eta gailu gehiago daude eta horien garapen eta zabalkuntza direla eta, azken hauen erabilpenaren ezagutza izatea garrantzitsua da.
Atal honetan, Jordik, tresna horien beharra ebaluatzea garrantzitsua eta interesgarria dela dio, baita benetan ez diegula etekin guztia ateratzen ere eta moda dela medio, gailuz etengabe aldatzen dugula ere bai.

-Alfabetizazio anitza:

Ikus-entzunezko gizarte batean bizi garela dio Jordik eta honek prestakuntzarako objektua izan beharko lukela dio. Bestalde, bizitzan zehar jasotzen dugun informazio gehiena, lenguai hauen bitartez dela dio eta eskolak ez duela formatzen ikusle kritikorik.

-Konpetentzia kognitibo generikoa:

Atal hau, nahiz eta informazio asko izan eta informazio hori bilatzeko iturriak ugariak izan, benetan ba ahal dakigun kritikoak izaten eta informazio hori aukeratzen eta ezgautzan bihurtzearekin lotuta dator. 

-Herritartasun digitala:

Atal hau, berriz, errealitatea eta mundu digitala nahasten diren mundu batean bizitzeko prestakuntzarekin lotuta dago. 

Herritartasun digitalak, herritarrei hezkuntza ematen die herritar aske eta kritikoa izateko. Honen adibide dugu, nerabeak sare sozialekiko duten jarrera. 
Sare sozialak, ez dira errekurtso edo tresnak, lekuak baizik eta hauekin jarrera egoki bat izaten saiatu behar da. Izan ere, sare sozialetara igotako argazkiak betiko dira eta ez da pentsatzen horrek zer ondorio ekarri ditzan nerabeen etorkizunean lan munduan. Adibidez, lana bilatzen denean, enpresetako arduradunek argazki horiek topatu ditzakete eta egokiak ez badira, modu batean eragin handia izan dezakete.

Hori dela eta, eskolak ikasleei mundu digitalean formakuntza egoki bat ematen saiatu eta interesatu beharko luke. Bestalde, gazteek ere errespetatu egin beharko lituzkete legeak eta beraien eskubideen inguruan ezagutza jakin bat izan mundu digitalari dagokionez.

Aurretik aipatutako lau elementuez gain ere bestelako elementu garrantzitsuak ere badaude: estrategia, metologia...modu batean eta bere garrantziaRekin eraginkorrak izan daitezkenak aurretik aipatutako konpetentziak lortzeko. Bestalde, esan beharra dago konpetentzia hauek ez direla finkatzen aurretik aipatutako erantzunekin. Izan ere, nolakoa izango den ez dakigun mundu baterako prestatzen dira haurrak, beraz, ezin dugu jakin zehaztasunez zertarako prestatu edo formatu behar diren. Hori dela eta, argi geratzen da, etorkizunean erantzunak bilatzeko prestatu behar direla.

Hala ere, nabarmena da, konpetentzia digitala ez dela nahikoa eta soilik garatu behar eskolan. Horretan ere garrantzi eta eragin handia du gurasoen aldetik etxean egiten den lanak. Hori dela eta, eskolak eta familiak nolabaiteko harreman zuzena izan behar du ikaslearen hezkuntza prozesuak etekina izan dezan eguneroko bizitzan nahiz etorkizunean. 

Bideoarekin amaitzeko, aipagarria da Jordik esan duena: irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta irakasleak ikasleari transmititu behar dizkiola bere ezagutzak.


Jarraian, Eskola 2.0 konpetentzien mapa izeneko pdf bat gainbegiratu eta aztertu dugu. Bertan, IKT-eko irakasle konpetente bat izateko zein gaitasun gainditu eta izan behar dituzun azaltze du, hiru ataletan bereizten dira:

-Lanbide arloko garapena eta kudeaketa.
-Didaktika, pedagogia eta curriculum-a.
-Herritarsatun sdigitala.

Konpetentzia horiek lortzeko zein tresna eta baliabide beharko dituzun aipatzen ditu. Irakasleari buruzko informazioan gain ere, ikaslearena badago, ikasleak barneratu beharko dituen konpetentziak besteak beste.

Honen ostean, hausnaketa bat egin dut. Orainarte ikusi ditugun bideo eta pdf-a irakuri ostean zenbait ondorio atera ditut. 

Argi geratu zait, momentu honetan ez dudala ikusten nire burua IKT-eko irakasle konpetente bat bezala. Bideo eta pdf hauek ikusi eta irakurri baino lehen, zalantzak nituen horren inguruan baina orain argi ikusten dut. Horretarako, IKT-eko irakasle konpetente bat izateko, makina bat eta nik uste baino ezagutza, prestakuntza eta konpetentzia gainditu eta izan behar dituzu. Guzti honekin, ez dut esan nahi tresna teknologiko desberdinak erabiltzen eta transmititzeko gai ez naizenik edo ez dakidanik, oinarrizko gauzak badakizkit egiten, erabiltzen edota transmititzen ere, baina hori ez dela nahikoa argi geratu zait. Hori dela eta, formatzen eta beste zenbaut konpetentzia izaten jarraitu behar dut, eta hori ez soilik etorkizunean IKT-eko irakasle konpetente bat izateko, baizik eta benetan irakasle on bat izateko eta nire lana ongi burutzeko.


KONPETENTZIA DIGITALA

Aurreko asteko azken klasean, konpetentzia digitalen gaia landu genuen. Irakasleak, galdera batzuk esan zizkigun erantzuteko eta bideo bat ere ikusi genuen.


-Zer da konpetente izatea?

Konpetente izatea, zerbait egiteko gai izatea edo egoera desberdinen aurrean mugitzen jakitea da. Hau da, beste modu batera esanda, zerbaiten inguruan jakintza jakin bat izatea eta gainera, besteei azaltzeko gai izatea. Ez da nahikoa erabiltzen jakitea edo ezagutza soila izatea, besteei hori transmititzen jakin behar duzu.


Bestalde, eskolan, haurrekin teknologia tresna desberdinak lantzerako orduan konpetenteak izango ginateken ere eztabaidatu genuen denen artean, iritzi edo ikuspuntu desberdinetara iritsiz.  
Hildo beretik jarraituz, IKT-ei dagokionez, konpetente izateko, esperientzia puntu bat behar da eta denbora behar dugu horretarako. Ez gara konpetente egiten egun batetik bestera.

Jarraian, bideo bat ikusi genuen ("¿Qué es la competencia digital?"). Bideo honek, nolabait konpetentzia digitalei buruzko informazioa eskeitzen digu.

Hona hemen ikusi genuen bideoa ikusi nahi baduzue:



Manuel Area, XIX. mendeko eskoletaz informazioa ematen hasten da. Garai horretan, eskolak, Espainiako biztaleak idaztn eta irakurtzen ikasteko sortu ziren. Bertan, irakaslea zen protagonismoa zuena, iraskaleak bere jakintza ikasleei trasnmititzen zizkien eta azken hauek, modu honetan ezagutza desberdin horiek barnetaru. 
Baina XXI. mendean, hori aldatu egin zela dio, tresna teknologikoen agerpen, zabalkuntza eta garapenarengatik.

Jarraian, konpetentzia digitalak zer diren azaltzen du eta lau adar bereizten direla dio: informazioa bilatu, informazio horren analisia bideratu eta ezagutzan bihurtu, informazioa zabaldu eta azkenik, informazio hori demokratiko erabiltzea. 

Bideoaren bigarren atalari dagokionez, konpententzia horiek eskolan nola landu azaltzen digu. Horretarako, ariketaz osaturiko metodologia bat proposatzen du, irakasleak lau printzio kontuan izanik. 

Nola egin konpetentzia hori eskolan lantzeko:

-Ikasleak ariketa desberdinen bitartez ikastea.
-Metodologia didaktiko bat garatu.
-Talde lana sustatu.
-Material didaktiko desberdinak erabili.

Adibideak: blog-ak eraiki, wikipedia bat sortu beraien zalantzekin, foroen erabilpena ikasgelako eztabaidetarako, jarduerak egitea non ikasleak beraien bideo propioak sortzen dituzten, informazioa bilatzeko iturri desberdinak erabiltzea, eskola desberdinekin komunikazioa izatea, proiektu ezberdinak egin (WebQuest, Caza del tesoro), arbel digitala erabili, irakasle-ikasle komunikazioa internet bitartez egin...

Azken finean, laburbilduz, garrantzitsua da tresna teknologiko desberdinen erabilpena. Izan ere, erabilpenak behar bat sortu behar digu egokia izateko.

jueves, 17 de septiembre de 2015


Kaixo!

Gaurko IKT-eko klasean, teknografietako ondorioak atera eta eztabaidatzeaz gain, bi bideo ikusi ditugu eta horien inguruan hausnarketak egin ditugu.

What's on your mind? izeneko bideoari dagokionez, bertako protagonista gizon bat da eta azken honek Facebook izeneko sare sozialarekin duen lotura edo hobe esanda dependentzia ikusten da argi eta garbi.



Bideoko protagonistak erabat bere argazkiak igotzen ditu facebook-era baina ez du bere errealitatea den bezela erakusten, nolabait izkutatu egiten du (adibidea: mendian argazkia ateratzen du kirola egin izan balu bezala, baina benetan ez da horrela). Gaur egun, badago jendea horrelako gauzak egiten dituena.

Bestalde, pribatasunari dagokionez, jende askok ez du bere pribatasuna kontuan hartzen, edozein argazki igotzen dute baita egiten dutena momentu bakoitzean ipini ere. Azken finean, hori bakoitzak ikusi beharreko gauza da, norberak jakin behar du zer nahi duen publiko egin eta zer ez, gure esku dago hori. Modu batean kontzientzia kritikoa lantzen dugu ohartu gabe, lehen esan bezala bada jendea arrazoi zehatz bat izan gabe igotzen dituenak argazkiak, bideoak edota idatzi zer egiten ari den momentu bakoitzean, baina beste aldetik bada jendea hori egiten ez duena horrela, beste modu batera esanda, gauza horiek egin baino lehen pentsatu egiten dutenak ere badirela.

Jarraian, Erika Rotberg-en Avoidance izeneko bideoa ikusi dugu, gradu amaierarako egin zuena. Zuek ikusi ahal izateko gainean klikatu https://vimeo.com/99992788.

Bideo honetan, lau egoera desberdin apreziatu daitezke: soto batean azaltzen den mutil gazte bat, ia hitz egiten ez duen bikote bat, ofizina batean lan egiten duen neska gazte bat eta azkenik, neska polit bat ageri da, printzesa bat izango balitz bezala bere mundu perfektuan bizi dela pentsatzen duena. 

Aurreko lau egoera desberdinen inguruan egindako gogoetaren ondoren, gai nagusi gisa azpimarratu daiteke tresna teknologikoen erabileragatik sortzen den isolamendua. Izan ere, askotan ez gara ohartzen, baina, tresna teknologikoen gehiegizko erabilerak nolabaiteko isolamendua eragiten du pertsonarengan eta hori norberak bere burua ez duelako kontrolatzen edo beharrezko neurriak ez direlako hartzen gertatzen da.



TEKNOGRAFIETATIK ATERATAKO ONDORIOAK

Aurreko astean, irakasleak teknografia bat egiteko eskatu zigun. Bertan, txikitatik gaur egun arte, teknologia tresnekin izandako harremana, ibilbidea edota esperientzia azaldu behar genuen eta tresna horiekin zer egiten dakigun zehaztu ere bai. Bestalde, etorkizunean, gure burua irakasle konpetente baten moduan ikusten dugun ere erantzun behar izan genuen.

Gaurko IKT-ko klasean, aurreko asteko lana (teknografia) kontuan izanik, zenbait ondorio atera eta eztabaidatu ditugu denen artean. Ondorioak honako hauek dira:

-Alderdi fisikoaren galera:

Gaur egun, haurrak geroz eta azkarrago hasten dira tresna teknologiko desberdinak maneiatzen. Izan ere, lehen ez zeuden horrelako aparatuak eta haurrak jolasean haritzen ziren beraien kabuz futbolean, txinrrindarekin, izkutaketan...nolabait beraien gorputzek mugimendu gehigo izaten zuten gaur egungo haur askorenak baino. Hori dela eta, gaur egungo haurrek denbora asko igarotzen dutenez tresna teknologikoekin, ez dute beraien gorputza behar den bezainbeste mugitzen.

-Teknologiak generoa duen ala ez.


Gaur egun, neskei eta mutilei zuzendutako tresna teknologiko ugari aurkitu ditzakegu genero bakoitzari ezaugarri jakin eta finko batzuk ipinita. Nesken kasuan, arraoxak, Hello Kitty-renak, printzesarenak eta antzeko tresnak topatzen ditugu. Baina, mutilen kasuan ere ugariak dira: urdinak, futbolarekin, gerretako jokoekin...zerikusia dutenak. Nolabait neskentzako zein eta mutilentzako zein diren mugatuta daude gizartean nahiz eta askok garrantzirik ez eman eta beste generoko tresnak erabili. Bestalde, interesgarria da ere tresna teknologiko baten aipamena: zergatik Game Boy eta ez Game Girl? Izan ere, badira neska ugari game boy-a erabili dutenak.  

Bestalde, etxeko garbiketarako tresnak gaztelaniaz esaten hasiz (la plancha, la aspiradora, la lavadora...) argi eta garbi ikusten da kasu honetan, etxeko garbiketarako erabiltzen diren tresnak emakumezkoengan zuzenduta daudela. 

-Biologikoa ote den haurrek mugikorrak eta bestelako tresna teknologikoak erabiltzen jakitea txikitatik.

Argi dago, haurrak ez direla jaiotzen tresna teknologikoak erabiltzen jakinda. Izan ere, beraien gertukoei imitatzen die (gurasoak, irakasleak...) eta horrela ikasten dute denboraren poderioz maneiatzen tresnak, baina hau oso txikitatik gertatzen ari da gaur egun.

-Tresna teknologikoek dituzten harriskuak.


Gaur egun, geroz eta gehiago erabiltzen ditugu tresna teknologikoak gure eguneroko bizitzan, batez ere mugikorra. Azken honen erabilera handia izateak eta aldi berean lotura zuzenak, bereganako dependentzia sortzen digu.

Tresnetaz gain ere badira sare sozialak. Hauetan, jendeak argazkiak igotzen ditu eta bere egunerokoan zer egiten duen azaltzen du. Modu honetan, besteek zer egiten duzun jakiten dute eta nolabait kontrlatu egiten zaituzte, zure berri baitakite.

Bestalde, edonon ikusi ditzakegu tresna teknologikoak, kaleetako kamarak, autobusetakoak...Horrela zaia da tresnetatik deskonektatzea, izan ere horretan eragin handia du gizarteak. 

miércoles, 16 de septiembre de 2015

TEKNOGRAFIA




TEKNOGRAFIA ERAIKITZEN

-Zein izan da zuen esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?


Nire esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin ez da izan nik nahi izan bezalakoa. Egia esan, ez naiz oroitzen zehazki noiz izan zen nire lehenengo aldia harremana izan nuena teknologiekin.

Lehen Hekuntzan, lehenengo, bigarrengo, hirugarrengo eta laugarrengo mailetan ez genuen inongo ezagutzarik eta erabilerarik izan teknologiekin. 5.eta 6.mailetan, berriz, informatika gelara joaten hasi ginen bi astetik behin taldekako lanetarako informazioa bilatzera. Bestalde, nire lehenengo mugikorra 9 urterekin izan nuen baina ez nuen erabiltzen.

DBH-en, aldiz, teknologiekin harreman gehiago izan nuen. Lau mailetan joan izan gara informatika gelara, ordenagailuetan lanak egiteko, informazioa bilatzeko...Horretaz gain, informatikako klasea genuen eta bertan ordenagailuari buruzko oinarrizko ezagutza eta erabilera ikasten hasi ginen.

Batxillerrean, berriz, ugaria eta nabarmena izan da teknologien erabilpena. Orokorrean, irakasgai gehienetan erabili izan dugu informatika gela baita arbel digitalak ere. Hala ere, batxillerrean informatikako irakasgaia izan nuen eta baliogarria izan zait bertan ikasitakoa.

Bestalde, hiru kurtso egin ditut informatikaren ingurun: informatikakoa, mecanografia-koa eta Linux-Ubuntu izenekoa. Esan beharra daukat aurretik aipatutako hiru kurtsoak oso lagungarriak egin zaizkidala eta hauei esker nire ezagutza handitu egin dela.

Bestelako teknologiekin ere izan dut nolabaiteko harremana: mugikorra, dismana, mp3, nintendo ds, bideoa, agenda elektronikoa, idazteko makina, ordenagailua, disketea, dvd, arbel digitala, argazki kamera, CD-a...

Orokorrean, nire ustez, eskola garaian eta batez ere lehen hezkuntzan ez dut jaso gustatuko litzaidakeen ezagutza edo prestakuntza nahikoa teknologien inguruan.


-Gaur egun zer dakizue egiten tresna teknologiekin?

Gaur egun, gehien erabiltzen ditudan teknologia tresnak ordenagailua eta mugikorra dira nahiz eta beste zenbait tresna erabiltzen jakin.

Ordenagailua, batik bat, unibertsitateko lanak egiteko eta informazio bilaketarako erabiltzen dut. Egia esan, ordenagailua erabiltzen jakin arren, ez dut uste ezagutza nahikoa dudanik. Izan ere, ordenagailuko oinarrizko programak erabiltzen dakizkit, baina, gustatuko litzaidake beste zenbait programa berriren ezagutza izatea niretzat erabilgarriak izan daitezkenak unibertsitateko lanak edo beste zenbait gauza egiteko. Bestalde, zenbait sare sozialetan edo progaramak ere biltzen ditut, facebook-a, Gmail-a, Youtube...

Mugikorrari dagokionez, nire egunerokotasunean, gehien erabiltzen dudan teknologia tresna da. Izan ere, gaur egun, ordenagailuaren bitartez egin daitezkeen gauza asko, mugikorra erabiliz ere egin daitezke. Hori dela eta, nire kasuan, erabilgarritasun handiagoa du mugikorrak ordenagailuak baino. Bestalde, mugikorrari dagokionez, komunikatzeko deietaz gain, gehien erabiltzen dudan aplikazioa "Whatsapp" izenekoa da.

Bestalde, nire esperientzia kontuan izanik, bada atentzioa deitzen didan gauza bat aurretik aipatutako bi teknologia tresnak erabiltzen ikasitako moduan. Izan ere, ordenagailua erabiltzen eskolan ikasten hasi ginen, aldiz, mugikorra, nere kaxara erabiltzen ikasi nuen. Nire ustez, hori, mugikorrak atentzioa beste modu batean piztu didalako izan da.

Aurretik esan bezala, ordenagailua eta mugikorra ez dira erabiltzen dakizkidan teknologia tresna bakarrak, baina bai gehien erabiltzen ditudanak egunerokotasunean.

-Benetan pentsatzen duzue prest zaudeten etorkizuneko irakasle konpetente izateko mundu digitalean?

Orainarte jaso dudan prestakuntza eta ezagutza mundu digitalaren ingurun ez da nahikoa izan askatasun osoz ibiltzeko eta aldi berean, eroso sentitzeko. Izan ere, ez badakizu nola funtzionatzen duen programa edo baita ordenagailuak berak ere, galduta sentitzen zara. Aldiz, prestakuntza eta ezagutza baduzu, beste askatasun batekin ibiltzen zara, baita sentitu ere. Gainera, modu horretan, segurtasun bat izaten duzu eta horrek zure kaxara gauzak probatzera animatu zaitzake.


Bestalde, geroz eta garrantzi eta erabilgarritasun handiagoa duela mundu digitalak iruditzen zait eta nahiz eta hori horrela izan, ez dut uste eskoletan behar bezain besteko garrantzia ematen dietenik haurrek izan dezaketen ezagutzari mundu digitalaren inguruan. Gainera, esan beharra daukat, gaur egungo 8 urteko haur batek duen ezagutza eta  nik 8 urte nituenean nuena alderatuta desberdintasun handi bat dagoela. Izan ere, esan beharra dago gaur egungo haurrek ezagutza eta prestakuntza handiagoa dutela teknologia tresnen inguruan.

Orokorrean, nire ustez, eskolan sustatu beharko litzateken gaietako bat da eta bertan garrantzi gehiago eman beharko lieke, teknologia tresna desberdinen erabilera kontuan izanik.

Hala ere, nire ustez, etorkizunean irakasle konpetente bat izango naizela uste dut mundu digitalean. Izan ere, geroz eta teknologia tresna gehiago daude eta hori dela eta benetan konpetenteak izan nahi badugu, hil horretan eguneratuak egon beharko dugu etorkizunean gure ikasleei irakasteko.

martes, 8 de septiembre de 2015

ONGI ETORRI!

Kaixo!

Ni Mirari Jauregi Alkain naiz, berrobitarra eta magisteritzako falkutadean, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea hain zuzen.

Gaur, IKT-ko irakasgaian, blogg bat egiten ikasi dugu eta ikasle bakoitzak berea ireki du. Egia esan, ez dut sekula horrelako blogg-ik ireki, beraz, ez daukat bere erabileraren ezagutzarik. Modu honetan, orain blogg bat erabiltzen ikasiko dut, izan ere, interesgarria iruditzen zait. Hori dela eta, oraingo honetan gogotsu eutsiko diot!

Laister arte!