KONPETENTZIA DIGITALA
Aurreko asteko azken klasean, konpetentzia digitalen gaia landu genuen. Irakasleak, galdera batzuk esan zizkigun erantzuteko eta bideo bat ere ikusi genuen.
-Zer da konpetente izatea?
Konpetente izatea, zerbait egiteko gai izatea edo egoera desberdinen aurrean mugitzen jakitea da. Hau da, beste modu batera esanda, zerbaiten inguruan jakintza jakin bat izatea eta gainera, besteei azaltzeko gai izatea. Ez da nahikoa erabiltzen jakitea edo ezagutza soila izatea, besteei hori transmititzen jakin behar duzu.
Bestalde, eskolan, haurrekin teknologia tresna desberdinak lantzerako orduan konpetenteak izango ginateken ere eztabaidatu genuen denen artean, iritzi edo ikuspuntu desberdinetara iritsiz.
Hildo beretik jarraituz, IKT-ei dagokionez, konpetente izateko, esperientzia puntu bat behar da eta denbora behar dugu horretarako. Ez gara konpetente egiten egun batetik bestera.Jarraian, bideo bat ikusi genuen ("¿Qué es la competencia digital?"). Bideo honek, nolabait konpetentzia digitalei buruzko informazioa eskeitzen digu.
Hona hemen ikusi genuen bideoa ikusi nahi baduzue:
Manuel Area, XIX. mendeko eskoletaz informazioa ematen hasten da. Garai horretan, eskolak, Espainiako biztaleak idaztn eta irakurtzen ikasteko sortu ziren. Bertan, irakaslea zen protagonismoa zuena, iraskaleak bere jakintza ikasleei trasnmititzen zizkien eta azken hauek, modu honetan ezagutza desberdin horiek barnetaru.
Baina XXI. mendean, hori aldatu egin zela dio, tresna teknologikoen agerpen, zabalkuntza eta garapenarengatik.
Jarraian, konpetentzia digitalak zer diren azaltzen du eta lau adar bereizten direla dio: informazioa bilatu, informazio horren analisia bideratu eta ezagutzan bihurtu, informazioa zabaldu eta azkenik, informazio hori demokratiko erabiltzea.
Bideoaren bigarren atalari dagokionez, konpententzia horiek eskolan nola landu azaltzen digu. Horretarako, ariketaz osaturiko metodologia bat proposatzen du, irakasleak lau printzio kontuan izanik.
Nola egin konpetentzia hori eskolan lantzeko:
-Ikasleak ariketa desberdinen bitartez ikastea.
-Metodologia didaktiko bat garatu.
-Talde lana sustatu.
-Material didaktiko desberdinak erabili.
Adibideak: blog-ak eraiki, wikipedia bat sortu beraien zalantzekin, foroen erabilpena ikasgelako eztabaidetarako, jarduerak egitea non ikasleak beraien bideo propioak sortzen dituzten, informazioa bilatzeko iturri desberdinak erabiltzea, eskola desberdinekin komunikazioa izatea, proiektu ezberdinak egin (WebQuest, Caza del tesoro), arbel digitala erabili, irakasle-ikasle komunikazioa internet bitartez egin...
Azken finean, laburbilduz, garrantzitsua da tresna teknologiko desberdinen erabilpena. Izan ere, erabilpenak behar bat sortu behar digu egokia izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario