jueves, 17 de septiembre de 2015


Kaixo!

Gaurko IKT-eko klasean, teknografietako ondorioak atera eta eztabaidatzeaz gain, bi bideo ikusi ditugu eta horien inguruan hausnarketak egin ditugu.

What's on your mind? izeneko bideoari dagokionez, bertako protagonista gizon bat da eta azken honek Facebook izeneko sare sozialarekin duen lotura edo hobe esanda dependentzia ikusten da argi eta garbi.



Bideoko protagonistak erabat bere argazkiak igotzen ditu facebook-era baina ez du bere errealitatea den bezela erakusten, nolabait izkutatu egiten du (adibidea: mendian argazkia ateratzen du kirola egin izan balu bezala, baina benetan ez da horrela). Gaur egun, badago jendea horrelako gauzak egiten dituena.

Bestalde, pribatasunari dagokionez, jende askok ez du bere pribatasuna kontuan hartzen, edozein argazki igotzen dute baita egiten dutena momentu bakoitzean ipini ere. Azken finean, hori bakoitzak ikusi beharreko gauza da, norberak jakin behar du zer nahi duen publiko egin eta zer ez, gure esku dago hori. Modu batean kontzientzia kritikoa lantzen dugu ohartu gabe, lehen esan bezala bada jendea arrazoi zehatz bat izan gabe igotzen dituenak argazkiak, bideoak edota idatzi zer egiten ari den momentu bakoitzean, baina beste aldetik bada jendea hori egiten ez duena horrela, beste modu batera esanda, gauza horiek egin baino lehen pentsatu egiten dutenak ere badirela.

Jarraian, Erika Rotberg-en Avoidance izeneko bideoa ikusi dugu, gradu amaierarako egin zuena. Zuek ikusi ahal izateko gainean klikatu https://vimeo.com/99992788.

Bideo honetan, lau egoera desberdin apreziatu daitezke: soto batean azaltzen den mutil gazte bat, ia hitz egiten ez duen bikote bat, ofizina batean lan egiten duen neska gazte bat eta azkenik, neska polit bat ageri da, printzesa bat izango balitz bezala bere mundu perfektuan bizi dela pentsatzen duena. 

Aurreko lau egoera desberdinen inguruan egindako gogoetaren ondoren, gai nagusi gisa azpimarratu daiteke tresna teknologikoen erabileragatik sortzen den isolamendua. Izan ere, askotan ez gara ohartzen, baina, tresna teknologikoen gehiegizko erabilerak nolabaiteko isolamendua eragiten du pertsonarengan eta hori norberak bere burua ez duelako kontrolatzen edo beharrezko neurriak ez direlako hartzen gertatzen da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario