martes, 22 de septiembre de 2015

KONPETENTZIA DIGITALA, JORDI ADELL ETA HAUSNARKETA

Gaurko klasean, konpetentzia digitalen gaia landu dugu berriz. Horretarako eta aurreko egunekoa osatzeko, bideo bat ikusi dugu ("Competencia Digital con mapa conceptual").  

Hona hemen ikusgarri aurretik aipatutako bideo:




Jordi Adell-ek, bideo honen bitartez konpetentzia digitalaren inguruan hainbat datu ematen ditu. Konpetentzia digitala, zortzi konpetentzietatik oinarrizkoena da. Beraz, argi dago Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan konpetentzia digitalak pisu handia duela ikasleen ikaskuntza prozesuan. Hala ere, konpententzia digitala, tresna teknologiko desberdinen erabilpena baino haratago doa.

Konpetentzia digitala lau elementuz osatzen da: 

-Konpetentzia informatzailea:

Kopententzia informatzailea, informazioarekin lan egiteko ezagutza, trebezia eta gaitasunen multzoa da, informazioa bilatzeko, analizatzeko, antolatzeko, kudeatzeko...eta jarraian informazio berria sortu eta zabaltzeko balio duena. 

-Konpetentzia informatikoa edo kudeatzailea:

Tresa teknologiko desberdinen erabilpenarekin du zer ikusia, ordenagailua, mugikorrak, kamerak...batez ere, inguratzen gaituzten tresna teknologiko guztiak. Honi dagokionez, geroz eta gailu gehiago daude eta horien garapen eta zabalkuntza direla eta, azken hauen erabilpenaren ezagutza izatea garrantzitsua da.
Atal honetan, Jordik, tresna horien beharra ebaluatzea garrantzitsua eta interesgarria dela dio, baita benetan ez diegula etekin guztia ateratzen ere eta moda dela medio, gailuz etengabe aldatzen dugula ere bai.

-Alfabetizazio anitza:

Ikus-entzunezko gizarte batean bizi garela dio Jordik eta honek prestakuntzarako objektua izan beharko lukela dio. Bestalde, bizitzan zehar jasotzen dugun informazio gehiena, lenguai hauen bitartez dela dio eta eskolak ez duela formatzen ikusle kritikorik.

-Konpetentzia kognitibo generikoa:

Atal hau, nahiz eta informazio asko izan eta informazio hori bilatzeko iturriak ugariak izan, benetan ba ahal dakigun kritikoak izaten eta informazio hori aukeratzen eta ezgautzan bihurtzearekin lotuta dator. 

-Herritartasun digitala:

Atal hau, berriz, errealitatea eta mundu digitala nahasten diren mundu batean bizitzeko prestakuntzarekin lotuta dago. 

Herritartasun digitalak, herritarrei hezkuntza ematen die herritar aske eta kritikoa izateko. Honen adibide dugu, nerabeak sare sozialekiko duten jarrera. 
Sare sozialak, ez dira errekurtso edo tresnak, lekuak baizik eta hauekin jarrera egoki bat izaten saiatu behar da. Izan ere, sare sozialetara igotako argazkiak betiko dira eta ez da pentsatzen horrek zer ondorio ekarri ditzan nerabeen etorkizunean lan munduan. Adibidez, lana bilatzen denean, enpresetako arduradunek argazki horiek topatu ditzakete eta egokiak ez badira, modu batean eragin handia izan dezakete.

Hori dela eta, eskolak ikasleei mundu digitalean formakuntza egoki bat ematen saiatu eta interesatu beharko luke. Bestalde, gazteek ere errespetatu egin beharko lituzkete legeak eta beraien eskubideen inguruan ezagutza jakin bat izan mundu digitalari dagokionez.

Aurretik aipatutako lau elementuez gain ere bestelako elementu garrantzitsuak ere badaude: estrategia, metologia...modu batean eta bere garrantziaRekin eraginkorrak izan daitezkenak aurretik aipatutako konpetentziak lortzeko. Bestalde, esan beharra dago konpetentzia hauek ez direla finkatzen aurretik aipatutako erantzunekin. Izan ere, nolakoa izango den ez dakigun mundu baterako prestatzen dira haurrak, beraz, ezin dugu jakin zehaztasunez zertarako prestatu edo formatu behar diren. Hori dela eta, argi geratzen da, etorkizunean erantzunak bilatzeko prestatu behar direla.

Hala ere, nabarmena da, konpetentzia digitala ez dela nahikoa eta soilik garatu behar eskolan. Horretan ere garrantzi eta eragin handia du gurasoen aldetik etxean egiten den lanak. Hori dela eta, eskolak eta familiak nolabaiteko harreman zuzena izan behar du ikaslearen hezkuntza prozesuak etekina izan dezan eguneroko bizitzan nahiz etorkizunean. 

Bideoarekin amaitzeko, aipagarria da Jordik esan duena: irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta irakasleak ikasleari transmititu behar dizkiola bere ezagutzak.


Jarraian, Eskola 2.0 konpetentzien mapa izeneko pdf bat gainbegiratu eta aztertu dugu. Bertan, IKT-eko irakasle konpetente bat izateko zein gaitasun gainditu eta izan behar dituzun azaltze du, hiru ataletan bereizten dira:

-Lanbide arloko garapena eta kudeaketa.
-Didaktika, pedagogia eta curriculum-a.
-Herritarsatun sdigitala.

Konpetentzia horiek lortzeko zein tresna eta baliabide beharko dituzun aipatzen ditu. Irakasleari buruzko informazioan gain ere, ikaslearena badago, ikasleak barneratu beharko dituen konpetentziak besteak beste.

Honen ostean, hausnaketa bat egin dut. Orainarte ikusi ditugun bideo eta pdf-a irakuri ostean zenbait ondorio atera ditut. 

Argi geratu zait, momentu honetan ez dudala ikusten nire burua IKT-eko irakasle konpetente bat bezala. Bideo eta pdf hauek ikusi eta irakurri baino lehen, zalantzak nituen horren inguruan baina orain argi ikusten dut. Horretarako, IKT-eko irakasle konpetente bat izateko, makina bat eta nik uste baino ezagutza, prestakuntza eta konpetentzia gainditu eta izan behar dituzu. Guzti honekin, ez dut esan nahi tresna teknologiko desberdinak erabiltzen eta transmititzeko gai ez naizenik edo ez dakidanik, oinarrizko gauzak badakizkit egiten, erabiltzen edota transmititzen ere, baina hori ez dela nahikoa argi geratu zait. Hori dela eta, formatzen eta beste zenbaut konpetentzia izaten jarraitu behar dut, eta hori ez soilik etorkizunean IKT-eko irakasle konpetente bat izateko, baizik eta benetan irakasle on bat izateko eta nire lana ongi burutzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario