miércoles, 16 de septiembre de 2015


TEKNOGRAFIA ERAIKITZEN

-Zein izan da zuen esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?


Nire esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin ez da izan nik nahi izan bezalakoa. Egia esan, ez naiz oroitzen zehazki noiz izan zen nire lehenengo aldia harremana izan nuena teknologiekin.

Lehen Hekuntzan, lehenengo, bigarrengo, hirugarrengo eta laugarrengo mailetan ez genuen inongo ezagutzarik eta erabilerarik izan teknologiekin. 5.eta 6.mailetan, berriz, informatika gelara joaten hasi ginen bi astetik behin taldekako lanetarako informazioa bilatzera. Bestalde, nire lehenengo mugikorra 9 urterekin izan nuen baina ez nuen erabiltzen.

DBH-en, aldiz, teknologiekin harreman gehiago izan nuen. Lau mailetan joan izan gara informatika gelara, ordenagailuetan lanak egiteko, informazioa bilatzeko...Horretaz gain, informatikako klasea genuen eta bertan ordenagailuari buruzko oinarrizko ezagutza eta erabilera ikasten hasi ginen.

Batxillerrean, berriz, ugaria eta nabarmena izan da teknologien erabilpena. Orokorrean, irakasgai gehienetan erabili izan dugu informatika gela baita arbel digitalak ere. Hala ere, batxillerrean informatikako irakasgaia izan nuen eta baliogarria izan zait bertan ikasitakoa.

Bestalde, hiru kurtso egin ditut informatikaren ingurun: informatikakoa, mecanografia-koa eta Linux-Ubuntu izenekoa. Esan beharra daukat aurretik aipatutako hiru kurtsoak oso lagungarriak egin zaizkidala eta hauei esker nire ezagutza handitu egin dela.

Bestelako teknologiekin ere izan dut nolabaiteko harremana: mugikorra, dismana, mp3, nintendo ds, bideoa, agenda elektronikoa, idazteko makina, ordenagailua, disketea, dvd, arbel digitala, argazki kamera, CD-a...

Orokorrean, nire ustez, eskola garaian eta batez ere lehen hezkuntzan ez dut jaso gustatuko litzaidakeen ezagutza edo prestakuntza nahikoa teknologien inguruan.


-Gaur egun zer dakizue egiten tresna teknologiekin?

Gaur egun, gehien erabiltzen ditudan teknologia tresnak ordenagailua eta mugikorra dira nahiz eta beste zenbait tresna erabiltzen jakin.

Ordenagailua, batik bat, unibertsitateko lanak egiteko eta informazio bilaketarako erabiltzen dut. Egia esan, ordenagailua erabiltzen jakin arren, ez dut uste ezagutza nahikoa dudanik. Izan ere, ordenagailuko oinarrizko programak erabiltzen dakizkit, baina, gustatuko litzaidake beste zenbait programa berriren ezagutza izatea niretzat erabilgarriak izan daitezkenak unibertsitateko lanak edo beste zenbait gauza egiteko. Bestalde, zenbait sare sozialetan edo progaramak ere biltzen ditut, facebook-a, Gmail-a, Youtube...

Mugikorrari dagokionez, nire egunerokotasunean, gehien erabiltzen dudan teknologia tresna da. Izan ere, gaur egun, ordenagailuaren bitartez egin daitezkeen gauza asko, mugikorra erabiliz ere egin daitezke. Hori dela eta, nire kasuan, erabilgarritasun handiagoa du mugikorrak ordenagailuak baino. Bestalde, mugikorrari dagokionez, komunikatzeko deietaz gain, gehien erabiltzen dudan aplikazioa "Whatsapp" izenekoa da.

Bestalde, nire esperientzia kontuan izanik, bada atentzioa deitzen didan gauza bat aurretik aipatutako bi teknologia tresnak erabiltzen ikasitako moduan. Izan ere, ordenagailua erabiltzen eskolan ikasten hasi ginen, aldiz, mugikorra, nere kaxara erabiltzen ikasi nuen. Nire ustez, hori, mugikorrak atentzioa beste modu batean piztu didalako izan da.

Aurretik esan bezala, ordenagailua eta mugikorra ez dira erabiltzen dakizkidan teknologia tresna bakarrak, baina bai gehien erabiltzen ditudanak egunerokotasunean.

-Benetan pentsatzen duzue prest zaudeten etorkizuneko irakasle konpetente izateko mundu digitalean?

Orainarte jaso dudan prestakuntza eta ezagutza mundu digitalaren ingurun ez da nahikoa izan askatasun osoz ibiltzeko eta aldi berean, eroso sentitzeko. Izan ere, ez badakizu nola funtzionatzen duen programa edo baita ordenagailuak berak ere, galduta sentitzen zara. Aldiz, prestakuntza eta ezagutza baduzu, beste askatasun batekin ibiltzen zara, baita sentitu ere. Gainera, modu horretan, segurtasun bat izaten duzu eta horrek zure kaxara gauzak probatzera animatu zaitzake.


Bestalde, geroz eta garrantzi eta erabilgarritasun handiagoa duela mundu digitalak iruditzen zait eta nahiz eta hori horrela izan, ez dut uste eskoletan behar bezain besteko garrantzia ematen dietenik haurrek izan dezaketen ezagutzari mundu digitalaren inguruan. Gainera, esan beharra daukat, gaur egungo 8 urteko haur batek duen ezagutza eta  nik 8 urte nituenean nuena alderatuta desberdintasun handi bat dagoela. Izan ere, esan beharra dago gaur egungo haurrek ezagutza eta prestakuntza handiagoa dutela teknologia tresnen inguruan.

Orokorrean, nire ustez, eskolan sustatu beharko litzateken gaietako bat da eta bertan garrantzi gehiago eman beharko lieke, teknologia tresna desberdinen erabilera kontuan izanik.

Hala ere, nire ustez, etorkizunean irakasle konpetente bat izango naizela uste dut mundu digitalean. Izan ere, geroz eta teknologia tresna gehiago daude eta hori dela eta benetan konpetenteak izan nahi badugu, hil horretan eguneratuak egon beharko dugu etorkizunean gure ikasleei irakasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario